Pages

2015/02/26

Oheko-tapakiak zorroa ere badauka!

 Oheko-tapakiari zorroa egin diogu. Hara eta hona eramateko poltsa dotorea josi dugu. Gura izanez gero beste erabileraren bat be emon ahal diogu, kuxina, esatebaterako.
Laukiekin jokatu eta alderdi baten laukien alde iluna barrurantz jarri dugu, eta beste aldean, zuriak. Modu horretara, alderdi bakoitzak dibujo desberdina dauka.
Hara, Bikaña altzaridendan, tapakiarekin batera, zeinen dotore agertzen zaigun.
Urtarrilaren 14an egingo dugu zozketa. Eskuratu, lehenbailehen, errifak ea zorterik duzuen!

2015/02/20

Mendi irteera 28an

Mendi irteera otsailaren 28an egingo dugu. Beti bezala, goizeko 9:00etan kultur etxearen aurrean elkartuko gara eta Gernika-Lumo-Bilikario-Gerekiz-Larrabetzu egingo dugu. Guztira 16 km izango dira. Itzulera Bizkaibusen egingo dugu.
Aprobetxatu ingurua ezagutzeko, lagun berriak egiteko, ondo pasatzeko eta ,jakina, larunbat goiza, behintzat, euskeraz egiteko.
Eman izena AEKn edo Udal Euskaltegian.

2015/02/19

Oheko tapakia amaituta!


Busturialdeko Berbalagunok azaroan hasi genuen proiektuak argia ikusi du. Amaitzeko, urtarrilaren amaierako epea jarri genuen eta lortu dugu, amaituta dugu. Hau poza!
Errifak atera ditugu eta salgai dauzkagu. Auzolanean egindako honetatik ateratzen dugun dirua KORRIKArako izango da. 
Zozketa martxoaren 14an egingo dugu Arrien kafetegiaren aurrean. Ordura arte oheko tapakia ikusgai izango dugu Gernikan BIKAÑA altzari-dendan eta Bermeon BED'S koltxoi-dendan.

2015/02/17

KORRIKAREN aurkezpena 19an Elai Alai aretoan

19. KORRIKAren aurkezpena egingo dugu ostegunean, otsailaren 19an, 19:00etan, Elai Alai aretoan.
Bertan hainbat gauza ikusteko eta entzuteko aukera izango dugu; Ross dantza eskolakoek saioa egingo dute; aurtengo arropa ikusgai jarriko digute umeek, gazteek, zein nagusiek; dokumentala eta abestia entzun eta ikusiko ditugu; eta, eta, eta .... Ez galdu aukera, erdu zeu ere!

2015/02/14

Otsaileko "Ezetz Jakin" lehiaketa


Hemen duzue otsaileko "Ezetz Jakin" lehiaketa. Dagoeneko, herrian zabalduta daukagu betiko lekuetan: Kiroldegian, Euskaltegietan, tabernetan, Berritzegunean, EPAn, Udaletxean, kultur etxean, eskoletan, institutuetan, ... Aipatutako leku horietan jaso ez baduzu, bertotik deskargatu, bete eta kultur etxean dugun buzoian sartu otsailaren 27a baino lehen.
Oraingoan, ARRIEN tabernak emango du lagun birentzako afaria.
Ea zortea duzun eta zuri tokatzen zaizun!