Pages

2017/05/10

Arte Ederretako museoan Renoir

Atzo arratsaldean bisita gidatua izan genuen Arte Ederren museoan. Adriana gidak ordu bitan Renoirren bizitza, ibilbideak, zaletasunak, maitasun kontuak, artelanak, bitxikeriak eta..., eta.... kontatu zizkigun.
Geu baino ez ginen izan museoan, luxu itzela izan zen, eta euro bana ordainduta! Itziarrek gure Berbalagunkideak ederto baten prestatu zigun Bilborako irteera. Eskerrik asko Itziar horrelako arratsalde ederra pasaraztearren.
Hamabosteko taldea baino handiagoa ezin zen izan, eta batzuk joan ezinik geratu ziren. Pena!
Barruan ezin izan genuenez argazkirik atera, museoaren sarreran atera genuen Adriana gidariarekin.

2017/05/09

Maiatzeko "Ezetz Jakin" lehiaketa


Maiatzeko "Ezetz Jakin" lehiaketa martxan dugu. Oraingoan, saria Ai Ene! jatetxeak emango du. Bete, postontzian sartu eta ea zorterik duzun!

2017/05/04

Berbalagunok KORRIKArako jositako oheko-tapakia jaso du irabazleak

Gaur jaso du oheko-tapakia irabazleak. Mikel Olallari egokitu zaio BERBALAGUNek KORRIKArako jositako tapakia. Mikelen izenean, Itsaso bere loba etorri da sariaren bila.
 Mikel kanpotik dabil, Andaluzian bizikletaz.
 Horra hor zozketan atera zen zenbaki irabazlea, 0136.
 Hogeita hamar lagun inguru ibili ginen josten, hilabete bi eta erdian.
Argazkian: irabazlea, irakaslea, izena bordatu zuena, jostun batzuk eta BIKAÑA altzari dendakoa.

2017/05/01

Zapatuko irteera eta bisita gidatua

 Zapatuan, 46 lagun animatu ginen mendi-irteerako, gehienok andrazkoak! Ajangizen triptikoak banatu, Iratxek azalpenak eman eta taldeko argazkia atera genuen. Bonbardaketaren egunean, Ajangizetik Gernika zelan ikusiko ote zuten?
Hemen amitu genuen ibilbidea. Menditik etorri eta Karmelo Landak, Bonbardaketa gogoan, herrian zehar ibilbidea bideratu zuen.
 Ikuspegi ederra!
 Goizeko bederatzietan landak zuri-zuri zeuden!
 Iladan gorantz.
 Santa Luzian kopautxua egin eta Lumorantz, iladan.
 12:30ean tren geltokiaren aurrean, bisita gidatuari ekin genion.


George L. Steer The Times egunkariko korrespontsalaren irudiaren aurrean geldiunea. Karmelok azaldu zigun nolako garrantzia izan zuen kazetariak, berari esker mundu osoan zabaldu baitzen hemengo sarraskia.

Andra Mari kaleko babeslekuan sartu zirenek ez zuten sorte handirik izan, amaitu gabe zegoen eta bertan 450 legun inguru hil ziren.

 Gaur egun turismo bulegoa dago babeslekua  zegoen tokian.
Txakur hau leku guztietara eramaten dute jabeek, otzaran sartu eta KORRIKAra, bisita gidatura,...!
 16:50-19:45. Hiru ordu inguru iraun zuen bonbardaketak.
 Babeslekuetatik irteten hasi zirenean, jendeak ezin zuen sinetsi  gertatutakoa.
 Umeak ere jakin guran!
 Picassoren Guernica erreprodukzioaren aurrean.
 Azalpen interaktiboak nahi zituen Karmelok eta hainbat galdera planteatu zituen.
 12:30ean hasi eta ordu biak jota baziren ere, jendea adi.
 Bonbaketa Komisioak orain dela 40 urtetik hona  Guernika Gernikara ekartzeko emandako pausuak azaldu zizkigun: noraino joan ziren, norekin egon ziren, mobilizazioak, ...
 Hurrengo baten be gustura entzungo genituzke han esandakoak!
Hemen amaierara arte geratu ginenok.