Pages

2017/06/14

Ekaineko "Ezetz Jakin" lehiaketa


2016-2017ikasturteko azken lehiaketa dugu ekaineko hau. Eskuratu orria eta erantzun guztiak bete ondoren, sartu Kultur etxean dugun postontzian 30a baino lehen.
Oraingoan, ASTRAk prestatu ditu galderak, eta saria ZALLO BARRI jatetxeak emango du.

2017/06/09

Ohegainekoaren jostunek askaria

Lan guztiek lan-saria merezi dutenez, gure ohegaineko jostunek ere atzo askari ederra eduki zuten. Den-denak egun berean batzea ezinezkoa izaten da, baina 20 jostun mahai-bueltan elkartzea lortu genuen.
Argazkia ateratzea be, azkeneko momentura arte ez zitzaigun bururatu. Ordurako batzuk alde eginda zeuden (Mertxe, Anabel, ...)
Mahaia ondo dotore jarri zigun arduradunak. Hurrengoan ere, horrela zaintzen bagaituzte, gu josteko prest.

Oharra: Datorren ikasturtean ere, urrian hasita, beste ohegaineko bat josiko dugula erabaki genuen atzo. Zozketatik ateratako dirua Sahara herriarentzat izango da.

2017/06/08

Maiatzeko "Ezetz jakin"en saria

Lourdes Madariaga Arrienek irabazi du maiatzeko "Ezetz Jakin" lehiaketa, bi lagunentzako afaria Ai Ene! jatetxean. Oraingoan, 58 erantzun jaso ditugu.

Ekaineko lehiaketa ere martxan dugu; bete galdera guztien erantzunak eta sartu kultur etxean dugun postontzian ekainaren 30erako. Ikasturteko azken saria Zallo Barri jatetxeak emango du.

2017/06/07

Haritzaren hostoekin tallerra

 Ikastaro interesgarria atzokoa! "Usteak erdia ustel" , denok uste genuen beste modu batera egiten direla irudiak hostoetan, baina...
 ... Josek azaldu zigun nola egin, noiz batu dehar diren hostoak, ...
 ..., zenbat lehortu behar diren, plantillak nola egin, ...
 ,... euren aitak nola egiten zituen, ...
 ..., orain Bizkaiko armarriak zergatik ez daukan otsorik, ...
 ,... egindako hostoak sartzeko diptikoa prestatu zigun irakasleak, ...
 Norberak egindakoaz pozik denok.
 Jakinmina asetu zigun Jose Berbalagunkideak.
Hainbat hosto zakarrontzira bota behar izan genituen, lehorregi baitzeuden.  Aste osoan lehortzen eduki genituen eta sikuegi geratu ziren. Ez dakienak ez daki, baina ikas dezake hurrengorako, ezta?
Ordu biko klasean, bakoitzak hosto bi landu genituen.

Aste bi barru-edo, berriro batzeko geratu ginen 24ko mendi martxaren ostean banatu gura ditugun hostoak prestatzeko.

2017/06/01

Haritzaren hostoak, ikastaroa

Orain dela urte bi egin genuen moduan, haritzaren hostoetan irudiak nola egin ikasteko ikastaroa izango dugu. Jose berbalagunkideak azalduko digu nola egin, nola aukeratu hostoa, nola lehortu, teknikak, ... eta behar den guztia.
Noiz eta non izango da ikastaroa? ekainaren 6an 18:00etatik 20:00etara, kultur etxean.
Parte hartzeko izena eman behar da AEKn edo Udal Euskaltegian.