Pages

2018/05/25

Biharko ibilbidearen fitxa

Bihar egingo dugun ibilbidearen fitxa duzue hau; "Gernika-Lumo eta inguruak ezagutzeko ibilbideak" karpetako 4. ibilbidea da. Etxean karpeta duzuenok aztertu nondik nora ibiliko garen, eta ez duzuenok hemendik jaso eta gura izanez gero, eskatu oraindik baten batzuk geratzen dira-eta.

2018/05/18

Maiatzeko mendi-irteera 26an


Maiatzeko mendi-irteera 26an izango da. Badakizue non eman behar den izena, ezta? AEKn edo Udal Euskaltegian. 
ERDU gurekin!

2018/05/14

Maiatzeko "Ezetz jakin" lehiaketa


Jaso galdetegia lehenbailehen, galderen erantzuna jarri eta kultur etxean dugun postontzian sartu maiatzaren 31rako.

Ea zeu zaren hurrengo irabazlea!

2018/05/10

Apirileko lehiaketaren irabazlea Igone Landa

Gaur goizean eman dugu apirileko "Ezetz jakin" lehiaketaren saria, eta Igone Landak irabazi du bi lagunentzako bazkaria SASOIE jatetxean

Guztira 72 erantzun jaso ditugu, eta horietatik erantzun guztiak ondo izan dituztenak 58 izan dira.

Dagoeneko, kalean dugu maiatzeko lehiaketa. Oraingoan, GERNIKA jatetxeak emango du saria. Jaso galdetegia lehenbailehen, eta bete ondoren sartu kultur etxean dugun postontzian. 

Ea zeu zaren hurrengo irabazlea!

2018/05/03

Mundua konpontzeko tertuliak Picasso tabernan


.
Azaroan hasi ginen "Mundua konpontzeko tertuliak" ekimenarekin, eta ostegunero Picasso tabernan elkartzen gara goizeko 10:00etan.

BERRIA egunkaria eskuetan, Onintza Enbeitak bideratutako saioa izaten dugu.

Parte hartu gura duzuenok badakizue non izaten garen. ERDU!