Pages

2018/06/07

Maiatzeko lehiaketaren irabazlea

Maiatzeko "Ezetz Jakin" lehiaketaren irabazlea Jesus Manuel Etxebarrieta , "Txusma" izan da. Oraingoan, 59 erantzun jaso ditugu postontzian, eta horietatik erantzun guztiak ondo beteta 40. Erantzun ezzuzenen artean hurrengo galderaren erantzuna izan da: -Gorputzean non sortzen ditugu globulu gorriak eta zuriak? Badakizue?

Irabazleak GERNIKA jatetxean lagun birentzako afaria eskuratu du.

Ekaineko lehiaketa izango da ikasturte honetan egingo dugun azkena. Kalean dago jadanik, eta jakin ezazue saria ZIMELA jatetxeak emango duela. Jaso galdetegia betiko lekuetan lehenbailehen, eta sartu kultur etxean dugun postontzian ekainaren 28rako. Saria uztailaren 5ean emango dugu.

Ea zeuk lortzen duzun ZIMELAko saria!
 

2018/06/06

Maiatzeko irteeran ataratako argazki batzuk

Maiatzeko mendi-irteera 26an egin genuen, eta, inongo nagirik gabe, goizeko 9:00etan izena emandako guztiak agertu ginen, 36 lagun.
Gauaz zaparrada ederrak egin bazituen ere, lehenego orduetan aterri egin zigun. Badaezbada, gehienok aterki txikiren bat sartu genuen poltsan.
Errenteriko zubia gurutzatu, eta erreka hegaletik Kortezubirantza egin genuen, "Txiki" gure gidariaren atzetik.
Urbieta parean, beste zubitxo bat gurutzatu eta bideari ekin genion...
... denon ahoetan berba bardinak: "aterri egingo ote digu?"
... "eguraldi gizona" be gurekin etorri zen, eta bere esanetan, "atzeko laino argiak ikusita, euririk ez", eta gu pozik...
... Kortezubi inguruan aurrera...
... Kortezubiko eleiza bistan...
"Torre" gure argazkilariak automatikoa ipini, eta oooo!
... zer atera gura izan zuen ba, mailak?...
Talde argazkia Kortezubiko eleizaren atzean...
... Arteagaraino aitaren batean heldu ginen...
... baina, gure pozak ez zuen gehiegi iraun; euri zaparrada ederra bota zuen. Zer esan zuen "eguraldi gizonak"?
Korta baten batzuk, eta etarte baten beste batzuk babestu behar izan ginen.
Hamar bat minutu babesean egon, eta kikildu barik aurrera egin genuen...
Erreñozahar lainotuta, Arteagako kastilloa, Oiz mendia, ... han atzean utzi eta...
... pinudia ere atzean utzi eta...
... artadira sartzen hasi ginen, iladan ondo plegeuta.
...artadiaren barruan, hamaiketakoa indarrak hartzeko... Hemen bide bi hartzeko aukera, Arteagarantza edo Ibarrangelurantza...
Kontuz, artadian galtzeko arrisku handia dago-eta.
Ze talde klase da hau ba? batzuk txubaskeroarekin, aterkiarekin eta beste batzuek, ostera, niki hutsean!
Basoaz gozatzeko aukera paregabea dugu: haginak, arteak, gorostiak, goroldioz jantzita basoa, hezetasuna, itzala, ...
Manieu!
Argi ikusten da goroldioa, ...
Artadia modu naturalez gozatzeko aukera aparta!
Larunbat goizerako plazer txiki bat.
Artalde osoa batzeko, apur baten itxaron egin behar!
Gatzaren siloa Arteagako errepide zaharrean behera ...
Basatzatik alde egin genuen, eta errepidetik itzuli; hori bai beti oinezkoak ezkerretik!
Mallukiak jaten? Baina, zuek ez dakizue errepidetik 500mtik gora dauden belarrak eta fruituak jan daitezkeela, baina errepide ondoan daudenak ez? kutsatuta daude.
Planak aldatuta, autobusa hartzera Arteagaraino itzuli ginen, ordu bat eta erdietako autobusa hartu genuen.

2018/05/31

Haritzaren hostoak tailerreko argazki batzuk

Gure Berbalagunkideak, Jose Fernandezek, atzo eman zigun ikastaroan , gutxienez, bakoitzak hosto bi landu genituen.
 Hara, zeinen harro erakusten duten euren lana.
 Gustu guztietarako plantillak izan genituen: dantzariak, ...
 MAIER entrepresako ezaugarria den MIKELDIa, ...
Bizkaiko armarriko zuhaitza, baina magnolioaren hostoan, ...

Ordu biko ikastaroa ondo interesgarria izan zen partaide guztientzat.

Eskerrik asko Jose!