Pages

2019/05/12

Apirileko mendi-irteerako argazki batzuk

Gernikako Bonbardaketaren harira, 1937an izan zen haurren erbesteratzearen gainean hitzalditxoa izan genuen irteeraren aurretik. 

39 lagun eta txakur bat elkartu ginen goizeko 9:00etan Foru plazan.
 Gernikako mugetatik ibili ginen.
 Guztira 11,25 kmko irteera.
 Goizeko 9:00etan Foru Plazan, Iratxe Uriguenek hainbat azalpen eman zizkigun.
 Argazkiez lagunduta, hitzaldi interesgarria eskaini zigun Iratxek.
 Andra Mari eleizaren aurretik, ...
 Europa Parkearen ondotik eta Txillidaren "Gure aitaren etxea"ren albotik, ...
 ... Zallo Kanposantuaren aurretik, ...
 , ... Fray Martin de Murua kalerantz, ...
 , ... Zallobieta baserrirantza, ...
 , ... auzo barrirantz, ...
... Lurgorritik Tramarantza, ...
 ..., Traman zehar, ...
 ..., Lurgorri inguruaz gozatzen, ...
 , ... neguko hotza albo batera utzita, udaberrian dena lehertzen zaigu begi bistan, gure gozamenerako, mendi eta zelai, zuhaitz eta landare, ...
, ... errekatxoaren hegaletik, ...
, ... Arane auzorantza, ...
, ... industria gunetik, ...
, ... Txaportarantza, ...
, ... Kanpantxurako kurtzean , ...
, ... berriro Gernikarantza, herri-soroen alboetatik, ...
, ... Beheko Ibarretik , ...
, ... Oka erreka gurutzatu, ...
, ... azkenek argazkia atara, ...
, ... Saihesbidearen paretik, ...
, ... elkarri kontuak kondatu, ...
, ... Oleskorantza, ...
, ... denok pozik, aurrean taberna dugula-eta.
 Baina, aho bete hortz geratu ginen, itxita baitzegoen.
, ... poltsak ireki, eta kopautxua taberna aurrean.
Oleskotik Barrutialderantza, oilotoki ikusgarria topatu genuen!
... Antzarak, txerri beltzak, katu bereziak, pabo-realak, oilo bereziak, ...
..., Barrutialdetik erreka hegalera jaitsi ginen, ...
, ... leku lasaia, atsegina, zoragarria, ...
, ... Errenteri partetik, ...
, ... Errenteritik  Landaberderantza, ...
, ... Santana auzorantza, ...
, ... astoak gure zain.
Eta 12:15etarako berriz Foru Plazan!
12:30etan SAREk antolatuta, "Memoriaren ibilbidea" egin genuen.
Tren geltokiaren aurrean hasi, .... hitzaldiak, ...
, ... bertsoak, ...
, ... hausnarketa, ...
, ... gogoeta, ...
1937-2019 Gernika Ihesean liburuxka banatu ziguten.
Gernikak jasandako bonbardaketaren hurrengo egunetik aurrera zenbat pertsona izan ziren ihes egitera behartuak?
Eta urte hauetan guztietan zenbat izan dira? Zein egoeratan egon dira?
Zeintzuk dira haien izenak? eta izanak?
Industria kaleko Mankomunitatearen bulegoaren aurrean ere egin genuen geldiunea; gurera etortzen diren etorkinek horra joan behar baitute paperak egitera, laguntza eskatzera, ...
Zer da iheslaria izatea?
Ihesean ibili behar izan zuten batzuek ere euren esperientzia kontatu ziguten.
Gernika bonbardatu eta gero, gutxi -edo ezer ez- ikusi eta entzun den errealitate batek badu izena: ebakuatua, erbesteratuta, konfinatua, deportatua, iheslaria. Gaurdaino.
Euskal esaera batek izena duen edozein gauza benetan existitzen dela dio: "izena duena bada".
Entzun, sentitu, sufritu, hausnartu, ...
, ... komentatu, jakin, azaldu, ...
, ... bizi, estimatu, maitatu, eskertu, ... Historia egin.
HABANA itsasontzian erbestera eramandako ume askoren familiakoak, senitartekoak, lagunak, ezagunak, etxekonekoak, auzokideak, ... Gogoan zaituztegu!



OHARRA: Gogoratu maiatzeko mendi-irteera 25ean egingo dugula.

2019/05/07

Geuk jositako tapakia irabazlearen esku

Pasa den ostegunean, irabazlearen esku utzi genuen auzolanean jositako tapakia; zozketan 1651 zenbakia izan zen irabazlea.

Galdakaoko Yolanda Gordo Garcesek, ERABIDE taldeko sortzaileak, pozez gainezka jaso zuen altxorra. 

ZORIONAK Yolanda!!!!


2019/05/05

Martxoko "Ezetz Jakin" lehiaketaren irabazlea

Oraingoan, 58 parte-hartzaile izan ditugu eta horietatik Ixone Ayestaran Ormaza, bermeotarra, izan da martxoko "Ezetz Jakin" lehiaketaren irabazlea; IPAR tabernie-n bi lagunentzako afaria lortu du. Bere izenean, mutil-lagunak jaso zuen saria.


Apirilean, Aste Saindua tartean zelako ez genuen lehiaketarik atera.

Anabel Ispizuak (BERBALAGUNkideak) prestatu ditu maiatzeko lehiaketaren galderak. Jaso lehenbailehen galdetegia eta bete ondoren sartu 31rako kultur etxean dugun postontzian, ea ZIMELA jatetxeak emango duen saria zeuk lortzen duzun!