Pages

2020/04/20




馃尦馃崄馃尰馃尭馃尣 KOLOREAK 馃尦馃崄馃尰馃尭馃尣

 

Koloreek bizitasuna ematen digute; bizitasun hori du naturak, eta naturak bizia ere ematen digu: naturari guztia zor diogu. Baina, hala egin beharrean, suntsitu egiten dugu.

Zer sentiarazten dizu zuri irudiak?



(Europa Parkea, Gernika-Lumo)
Argazkia: A.O.
Testua: A.E.

2020/04/08





馃崈馃崈 Mugimendua 馃崈馃崈


Egungo itxialdiarekin kanpora begiratzea baino ez dugu; horrenbestez, natura miresteko tartetxo bat har dezakegu. Beti aintzakotzat hartzen ditugun gauzei arreta eman diezaiekegu: usaindu, dastatu, entzun... zentzumena garatzeko aprobetxatu dezakegu, gizartearen abiadurarekin lokartuta baitaukagu.

 

Landareen mugimendua –naturala, behintzat– haizeak eragiten du: hostoak handik eta hemendik firin-faran eramaten ditu. Gure mugimenduak mugatuta dauden honetan, ohiko gauzak gehiago baloratzen ikasiko dugu, detaile txikiei begiratzen eta gure Ama Lurra gehiago baloratzen.



(Europa Parkea, Gernika-Lumo)
Argazkia: A.O.
Testua: A.E.

2020/04/06




KUKU-PRAKAK


馃崌Ohikoa bezain berezia.馃崌 

(Ez duzue uste?)

Nork entzun du aurton kukua? Hala bada, non?

Nork ikusi ditu kuku-prakak aurrez aurre? Non?

Inork badaki zergatik deitzen zaien horrela? Nondik datorkie izena?

Ezagutu dezagun bere istorioa zein historia guztion artean.

Ondorengo irudiak zein gogoeta, zer transmititzen dizu? 

(Parteka ezazu guztiokin)




(Dima, Bizkaia)
Argazkia: I.I.

2020/04/01



SAREAN HARRAPATUTA

 

Bolo-bolo dabil birus barrabas hori. 

 

Sareak askotan babestu egiten gaitu, elkartu, bat garela gogorarazi. Galduta gaudenean, norbaitengana joaten gara haria berriz hartzera; gure bizitza hontan, galtzea baino gauza larriagorik ez baitago: galerak heriotzera garamatza.

Bestalde, sarean harrapatuta egoteak askatasuna ukatzen digu: ezin askatu, ezin desegin, ezin bizi libre. Gure mugetatik at amestu baino gehiago ezin dezakegu egin; amestu irudimenak laguntzen badigu, lagundu edo horretarako ahalmena badugu.

Egun hauetan, gau eta egun lau hormez inguratuta gaude; egunak joan, egunak etorri, berton gaude. Bai, XXI. mendeko komodidade guztiekin, baina etxe barruan sartuta. Badago, hala ere, horrenbesteko zorterik ez duenik, eta  egunak izan beharrean, urteak daramatzanak giltzaperaturik. Urteak edo ia bizitza osoa ere, zenbaitetan.

 

Birusak akabatuko gaitu edo guk birusa, ez dago besterik.





(Arane auzoa, Gernika-Lumo)

 Argazkia: A.O.

Testua: A.E.



Zuen iritzia gustura irakurriko genuke, mesedez.

Zer uste duzue? Idatzi lasai asko!

2020/03/30

Guztion ahotan dabilen gaiaren inguruko bertso txikitxo bat dakargu gaur.

Ea nor animatzen den falta diren bi oin horiek betetzera

馃檱

Gaurko hotz izugarriari aurre egiteko eman diezaiogun bero apur bat. 馃敟

 

Birus honen sintomak,
eztula, sukarrea,
ebazpena daukagu
geugandu beharra.
Itzali behar baita
hauspeko _ _ _ _ _ _ _ _ _,
berpiztu ez dakigun
berriro su _ _ _ _ _ .