Bidali zuen leihotik ateratako argazkia eta mezutxo bat, ondoko helbidera:
馃捇 gernika_berba@aek.eus 馃摤
edo ondorengo zenbakira:
馃摓 600 48 20 10 ☎
(B.A.)
2020/04/27
馃憢 LAGUNTZA DEIA 馃憢
Iepa, berbalagun, zure laguntza behar dugu! Bidali zuen leihotik ateratako argazkia eta mezutxo bat, ondoko helbidera:
馃捇 gernika_berba@aek.eus 馃摤
edo ondorengo zenbakira:
馃摓 600 48 20 10 ☎
Gernika-Lumoko 馃尶 berbalagun 馃摍 blogean eta 馃叺 facebookean argitaratuko ditugu.
馃尀馃寠馃寘⛵馃惓馃悹 Udara begira 馃尀馃寠馃寘⛵馃惓馃悹
Zer egingo duzue udan? Nora joango zarete? Aldatuko da zuen pentsaera, jokatzeko modua...?
Kontaiguzu
(Laida, Ibarrangelu)
(Argazkia: A.O.)
2020/04/26
GURE MEMORIAN
Orain 83 urte, 1937ko apirilaren 26an... sirena hotsek asteleheneroko jaialdia zapuztu zuten.
5.000 herritar zeuden egun horretan Gernikako kaleetan –egungo konparazioan gutxi, baina garai haretan 5.000 pertsona Gernika herriko ohiko biztanleen bikoitza zen–: "Gernikako astelehenetan izugarri gozatzen genuen. Azoka egunak baino gehiago ziren. Plazako dantzaldia seiak edo zazpiak aldera hasten zen, pilota partidaren ondoren".
"Goiz horretan, elizako kanpaiak etengabe joz aritu zirem, baina nik ez nien kasu gehiegirik egin. Beti errepikatuz aritzen ziren, bereziki eguraldi ona egiten zuenean (...) Une zehatz batean, kanpaiak entzutean, zerura begiratu genuen eta Ajangiztik hurbil hegazkin batzuk ikusi genituen, gainbehera bizian jaisten".
Hegazkin alemanek eta italiarrek 30 tona bonba inguru bota zituzten gure herrian: 250kg-ko bonba apurtzaileak eta 1,5kg-ko bonba su-eragileak.
Orduan jendea ihesean hasi zen: babeslekuetara, inguruko herrietara...
Frankistek ahalegin berezia egin zuten prentsan bere bertsioa zabaltzeko. Gezur horrek 70.hamarkadara arte iraun zuen.