Pages

2017/04/06

Martxoko "Ezetz Jakin" lehiaketaren saria

Gaur eman dugu martxoko "Ezetz Jakin" lehiaketaren saria. Erantzun zaparrada jaso dugu, 135, inoizkorik gehien. Denetatik batek baino ezin duenez irabazi, Igor Pascual Ordorikak irabazi du saria, Hiru Saku jatetxean lagun birentzako afaria. ZORIONAK IGOR!!!!

Erantzun guzti-guztiak ondo 72 lagunek izan dituzte.

OHARRA: Apirilean ez dugu lehiaketarik egingo; oporrak hartuko ditugu.

2017/04/04

Berbalagunok jositako oheko-tapakiaren zozketa


Hona hemen zozketan saria lortu duen zenbakia. Irabazleak 15 eguneko epean agertu beharko du zenbakia, bestela ordezkoak eramango du bitxi preziatua.
 Esku "inuzente" batek irabazlearen zenbakia atera zuen: 2.937
 Badaezbada, ordezko zenbakia be atera genuen: 0136
 Marijek, gure irakasleak, harro erakusten du irabazlearen zenbakia.
 Eskuz egindako oheko-tapaki dotore honek 100 urte inguru iraun behar duela, eta ondorengoek ere jakin dezaten noiz eta nork egin zuen, atzean Begok bordatutako txaplata jarri genion.
 Hau zenbaki irabazlea.

Hau ordezkoa.



2017/03/27

KORRIKA guztien erakusketa ASTRAN

 ASTRAN izan dugu ikusgai KORRIKA guztietako historia.
 Makinatxo bat lagun ibili da panelok ikusten eta hausnarketa egiten.
Astrako paretak be KORRIKAz blai egon dira aste betean.
 Erakusketa ibiltari hau gaur bertan beste herri batera eraman dute.
20. KORRIKAri Busturialdean ongi etorria egingo diogu apirilaren 5ean.