Pages

2017/05/19

Mendi-irteera 27an egingo dugu

27an egingo dugu maiatzeko mendi-irteera. Betiko moduan, goizeko 9:00etan udaletxeko plazan elkartuko gara. Oraingoan, "Txiki"k 12 kmko martxa prestatu digu. 

Animatu, eta erdu gurekin!

2017/05/18

Gernikarren omenez paperezko jantzia


Gernikarren omenez izeneko jantzi bat jarri dute ikusgai Gernika-Lumoko udaletxeko sarreran. 80. urteurrenarekin bat eginda. 

Güeñezen (Bizkaian) urtero antolatzen duten Paperezko Jantziak Nazioarteko Lehiaketa irabazi du Londreseko Cristina Bullenek. Gernikako Arbola sinbolizatzen duen adarrekin egindako burua du soinekoak eta gonak, ostera, Picassoren Guernika koadroko irudiak agertzen ditu.

Antza, urte osoan egongo da jantzia udaletxeko sarreran ikusgai, baina pena da udaletxeak duen ordutegian baino ezin delako ikusi jantzia, goizez baino ez.

 

2017/05/15

Cristina Lavish diseinatzailearekin solasaldian, desfilean

Cristina Lavish diseinatzailea berriz gurekin.
 Cristinaren izena du neceserrak
Gure modeloek ez zuten inolako nagirik izan maletako guztia probatzeko.
 Kalerako, moda-modan omen daude honelako batak ere.
 Dena ondo geratzen zaie, badirudi eurontzat eginda daudela!
 Zoragarri dekozu niki hori!
 Ordu bi inguru, kontu kontari ibili ginen.
 Karmeni be alkandorak politto geratzen zaizkio; honek ere pertsa ona!
Euren bizitza pasarelan emango balute bezala ibili ziren hauek, hara eta hona.
 Trukotxuak elkarri irakatsiz...
 ..., gomendioak emanez, ...
 OOOO, bai dotore!
 ..., profezionalen antzera, jaka lepoan jarri eta ...
 Talla hori Itsasok baino ez dauka ondo!
 Aukeraketa ona! Oihal bereziak erabiltzen ditu Cristinak
 Zer aukeratu erabaki ezinik ibili ginen.
 Iratxe ere ausartu zen desfilea egiten.
 Nahikoa egin genuenean...
 ... Cristinak sobran geratu zitzaion "bendajea" jaso, poltsetan sartu...
 ... azken momentukoak komentatu, eta hurrengora arte elkar agurtu genuen.
Geuretzat moduko tallarik aurkitu ez genuenok neceserrekin konformatu behar!
Soberan geratutako ohialekin neceserrak egiten ditu Cristinak, negurako, udarako... Dotoreak, ezta?

Eskerrik asko Cristina!

2017/05/10

Arte Ederretako museoan Renoir

Atzo arratsaldean bisita gidatua izan genuen Arte Ederren museoan. Adriana gidak ordu bitan Renoirren bizitza, ibilbideak, zaletasunak, maitasun kontuak, artelanak, bitxikeriak eta..., eta.... kontatu zizkigun.
Geu baino ez ginen izan museoan, luxu itzela izan zen, eta euro bana ordainduta! Itziarrek gure Berbalagunkideak ederto baten prestatu zigun Bilborako irteera. Eskerrik asko Itziar horrelako arratsalde ederra pasaraztearren.
Hamabosteko taldea baino handiagoa ezin zen izan, eta batzuk joan ezinik geratu ziren. Pena!
Barruan ezin izan genuenez argazkirik atera, museoaren sarreran atera genuen Adriana gidariarekin.

2017/05/09

Maiatzeko "Ezetz Jakin" lehiaketa


Maiatzeko "Ezetz Jakin" lehiaketa martxan dugu. Oraingoan, saria Ai Ene! jatetxeak emango du. Bete, postontzian sartu eta ea zorterik duzun!