Azaroko mendi-irteeran 30 lagun ausart, aterki eta guzti.
Astorkiganaraino ederto baten, autobusez.
Hasi da Odisea!
Iratxe azalpenak ematen.
Batzuk eskiatzera joaten dira, beste batzuk patinajea egitera, ...
Basak garbitu egin behar!
Ikeria errota
Argazki bukolikoa.
Ateruneak ere izan genituen.
Mendatarantza.
Mendatako Eleixalden oparia jasota.
Lamikiz auzoa.
Pages
2017/12/05
2017/12/04
Ana Ispizuak lortu du azaroko lehiaketaren saria
Ana Ispizua Urzaa izan da Azaroko "Ezetz jakin" lehiaketaren irabazlea. Berrogeita hamar erantzun jaso ditugu oraingoan. Galderak CEPA Gernika HHI-k prestatutakoak izan dira.
Anak BOLIÑA Hotelean lagun birentzako afaria eskuratu du.
Abenduko lehiaketa ere martxan dugu; eskuratu galderen papera eta sartu kultur etxean dugun postontzian urtarrilaren 5erako. Ea zeuk lor dezakezun ZALLO BARRI jatetxeak emango duen saria!
2017/11/30
Abenduaren 1ean, bihar, "Hamaika orduko irakurraldia"
Irakurketan parte hartu gura baduzu, joan Gernikako liburutegira eta eskatu irakurri beharreko orrialdea. Ordua emango dizute eta izena hartu.
2017/11/29
Jai Alai frontoian astelehenean
Astelehenean, turismo bulegoko Mirarirekin bisita gidatua egin genuen Jai Alai frontoian. Azaldu zizkigun: nork egin zuen, noiz, nola, norentzat, aurreko frontoia non zegoen, noiz erre zuten, jokatzeko teknika, xisteren berezitasunak, ....
Kantxarako atea.
Astelehenetako taldeko batzuek euren abileziak erakutsi zituzten, gozatu egin zuten, ...
Jai Alai frontoiaren sarrera nagusia.Kantxarako atea.
2017/11/27
Gernikako Berbalagun logoa txapetan
Gernikako Berbalagunen logoaz txapak atera ditugu. Hara zapatuko irteeran parte hartu zuten batzuk ze pozik dauden opariarekin!
Gora Berbalagun!!!
Suscribirse a:
Entradas (Atom)






















