Pages

2019/05/07

Geuk jositako tapakia irabazlearen esku

Pasa den ostegunean, irabazlearen esku utzi genuen auzolanean jositako tapakia; zozketan 1651 zenbakia izan zen irabazlea.

Galdakaoko Yolanda Gordo Garcesek, ERABIDE taldeko sortzaileak, pozez gainezka jaso zuen altxorra. 

ZORIONAK Yolanda!!!!


2019/05/05

Martxoko "Ezetz Jakin" lehiaketaren irabazlea

Oraingoan, 58 parte-hartzaile izan ditugu eta horietatik Ixone Ayestaran Ormaza, bermeotarra, izan da martxoko "Ezetz Jakin" lehiaketaren irabazlea; IPAR tabernie-n bi lagunentzako afaria lortu du. Bere izenean, mutil-lagunak jaso zuen saria.


Apirilean, Aste Saindua tartean zelako ez genuen lehiaketarik atera.

Anabel Ispizuak (BERBALAGUNkideak) prestatu ditu maiatzeko lehiaketaren galderak. Jaso lehenbailehen galdetegia eta bete ondoren sartu 31rako kultur etxean dugun postontzian, ea ZIMELA jatetxeak emango duen saria zeuk lortzen duzun!

2019/04/23

Apirileko mendi-irteera 27an egingo dugu

Gernikako Bonbaketa gogoan, 27an egingo dugu apirileko mendi-irteera.  

Goizeko 9:00etan irten eta 12:30etarako Gernikan izango gara "1937-2019 Gernika ihesean" oroimen ibilbidea egiteko moduan.

ERDU!

 

2019/04/08

Ohazalaren zozketa eginda


KORRIKAri laguntzeko josi dugun ohazalaren zozketa atzo eguerdian egin genuen. Kartelean duzue zenbaki irabazlea: 1651 zenbakia. Gutxi gorabehera badakigu non eta nork saldu duen.
 Larunbatera arte Gonzalez altzari dendan izan dugu ikusgai.
Argazkian ikus dezakezue txartel irabazlearen matriza gure irakaslearen eskuetan.
Eskolarteko dantzari eguna ospatu zen Gernikan, eta, dantzari jantzita, neskatxu bik atera zituzten zenbakiak. Lehenengoa batek, ...
 ... eta ordezkoa besteak.
Arrien kafetegiaren ondoko kristalean utzi genuen jarrita zenbaki irabazlea eta ordezkoa denok ikusteko.

2019/03/29

Bihar, mendi-irteeran banatuko dugun triptikoa


Bihar, mendi-irteeran banatuko dugun triptikoa duzue honako hau. 

Dena delakoagatik, gurekin etortzerik ez baduzue, jaso hemendik, eta hurrengo baten zeuon lagunekin edo familiarekin egin ahal izango duzue ibilbide polit hau. 

QR hori irakurriz gero 21. KORRIKAren abestia-bideoa ikusi ahal izango duzue. Egin proba!

OHARRA: gogoratu bihar 08:55ean autobus geltokian egon beharko dugula. Autobusari itxaron egin behar zaio!