Pages

2020/01/22

ABENDUKO BERBALAGUNEKO "EZETZ JAKIN" LEHIAKETAREN IRABAZLEA:

  Gema Ibarluzea izan da. 

Zu zeu ere izan zaitezke. Hartu parte, bete 22 galdera horiek eta jan ezazu bapo!

 

 

AZAROKO BERBALAGUNEK ESKAINTZEN DUEN LEHIAKETAREN IRABAZLEA:

"EZETZ JAKIN"

ELISABETH CHERTUDI izan da oraingoan, baina zu zeu ere izan zaitezke. Hartu parte, bete 22 galdera horiek eta jan ezazu bapo!

 

GERNIKA-LUMO ETA INGURUAK EZAGUTZEKO IBILBIDEAK 

 

AZAROAKO TXANGOAN ATERATAKO ARGAZKIAK

 

 Abentura hasi aurretiko bat:

 

Paisaiaz gozatzen, gure bazterrak...

 

BERBALAGUNEKO TALDEAK HITZ ETA PITZ orduro, egunero, astero, hilero, urtero... 

 

Eman berotasun pixka bat zure ahots-kordei negu hotz honetan!

Horretarako, ez dago euskaraz lagun artean egitea baino gauza alaiagorik. Eman izena berbalagun talderen batean, informazio gehiago AEKn.


2019/09/30

Zapatuan mendi-irteeran ateratako argazki batzuk

Ikasturteko lehenengo mendi-irteera egiteko, goizeko 9:00etan, 58 lagun eta txakur bi (Lur eta Gozo) elkartu ginen.
Oraingoan ez genuen triptikorik prestatu, baina Iratxe Uriguenen azalpenak bai izan genituen.
Hau bai inguru zoragarria! Paduraren inguruan ere izan ziren azalpen batzuk.
 Itsasadarraren eta itsasoaren ertzetik ibili ginen, ...
Aurrean Muruetako ontziola, Mundaka, ...
 Elkarrekin hitz egiteko aitzakia nonahi!
 Hariztiak itzala eta freskura apur bat eskaini zigun.
Arketarantza...