LARRUZKO hainbat gauza egiten ikasi dugu. Hara Kultur Etxean
ikasturtearen amaieran jarri dugun erakusketa. Hamabost egunetan ikusgai izan dira gure lanak.
Hor ageri dira tarjetak sartzekoak, kareta, poltsa,... Goiko argazki horretan giltzariak, agenda tapak, .... Hor Berbalaguneko gure irudia, karetak, poltsak,... Politak ezta?Pirograbatua ondo eginda dago?Zer irizten diozue gure lanari? Barruko bitrina horretan daudenak ez dira hemen ikusten, goragoko argazki batean ikus daitezke.
4 comentarios:
Neuk ere parte hartu nahi dut zeuon ikastaroetan. Zer egin behar dut?
Karetetan darabilzuen larrua nolakoa da?
Karetak egiteko darabilzuen larrua nolakoa da?
Badana (ardi larrua) da darabilguna.Oso biguna eta erraz lantzekoa da.
Publicar un comentario