Hona hemen horren adibideak:
Hizkuntz Eskakizuneren bat ateratzen dugunean, ospatu egin behar dugu. Amaia Erkorekako kajan polito ordainduko zenuen, ezta?
Idoiak Irlandan egon zenean bertako ogia egiten ondo ikasi zuenez, hilean behin, gure gozamenerako hamaiketakoa ekartzen digu.
Ikasturtea amaitzeko bazkari eder bat bezalakorik ez dago.
Bazkaria eta lekua ere garrantzitsua da. Goiko horiek arratsaldeko seietan oraindik, Gernika jatetxean zeuden. Antza, dirurik gabe joan ziren eta harrikoa nork egin erabaki ezinik ibili ziren.
Hauek eta beste lau, astearteero, Bakederren elkartzen izan dira gero bazkaltzera joateko.
Zer neskak, eguzkitan ala gerizpetan hobeto? Hartu duzue txakolintxua?
Zer ospatzen ari zarete?
Ondo janda daude hauek, pozik daude-eta.
Hori, hori, barre egitea sanoa omen da!
Egia, Kristina eta Karlos ezkonduko direla-eta despedida xumea baina beroa egin zioten Berbalagunkideek Kristinari.
Txoritxo batek esan digu talde honek, oraingo honetan, Ramon Bilbaori adarrak ipini dizkiotela eta beste ardo bat edan dutela, egia da?
No hay comentarios:
Publicar un comentario