Pages

2009/01/27

Euskal dantza ikastaroaren hasiera eguna

BERBALAGUNek antolatuta, urtarrilaren 20an eman genion hasiera ikastaroari. Irakasle bik bideratuko dute jarduna, Ziratsek eta Leirek. Izena eman duten guztiak ezin izan ditugu hartu, 5o laguneko taldea utzi dugu.

Hona hemen lehenengo egunean ateratako hainbat argazki:

Takatan-tan, takatan-tan nola egin behar den ikasten.
Ezkerrarekin ala eskumarekin egin behar izan da? Eskilarak arrapaladan jaistealakoa omen da takatan-tan ondo egitea.

Hara, irakasleak erdi-erdian jarri eta klasea ematen ari dira.

"Esku dantza" ikasten. Txalo, eskuma, txalo, ezkerra,... Marianek eta Zeliak badakite hori egiten aurretiaz ere praktikatzen dute-eta, non?

Irakasleen aginduetara zain!

Txalo atzean. Hori, hori Oihana!

Hauek benetan dabiltza, ezta horrela? Kontxi ikasi ondo gero umeei klasean irakasteko!

Maria Luisa txaloa aurrean ala atzean tokatzen izan da bada?

Manuri igartzen zaio soltura ezta? Korrika egitea ona dela frogatzen du horrek.

Zein ederto egiten duten Dolok eta Inesek, gero!


Bego eta Anabel ere ez dira atzean gelditzen! Asko dakizue zuek, ezta?

Hara, Maierreko langileak be ondo moldatzen dira dantzan, ezta?
Gogor ekin ondoren atsedenaldia ere tokatzen da, jakina! Hor daukagu Lutxi gure patinatzaile profezionala ere.

Hara, ama-alabak dantzan! Hori dok eta Mari Karmen!
Nor erratu da, Josune ala Mari Luz?
Sevillanak dantzatzen ala Arantza eta Crescen?

Maitek eta Esterrek be polito baten egiten dute dantzan, non ikasi duzue?

Maite eta Txaro inork ez ikusteko lekuan jo eta ke dabiltza dantzan.
Hori da hanka altxatzea, hori!

Hiru hilabeteko ikastaroa izango da, bainaTxulalai be lehenengo egunean ikasi dute hauek eta, ez dakit ba nola ibiliko zareten Zirats eta Leire gero!
Nortzuk dabiltza hobeto barrukoak ala kanpokoak?


Ea eskuak gora

Beno, zer gustatu zaizue lehenengo eguneko erreportajea? Zein da argazkirik dotoreena, politena, originalena, kuriosoena, deigarriena, txarrena, ....? Egin zuen komentarioa eta baloratu.

3 comentarios:

Anónimo dijo...

zelan ez dogu ondo ikesiko daukagun giro onagaz.Ezkerrik asko antolatzaileei eta irakasleei.
KONTXI (ikasle bat)

Aniceto dijo...

Inbidia emoten didazue, hain gustura eta hain dotere dantzan ikusteaz. Ea hurrengo ikastaroan nik ere zuekin izateko modurik dodan. Eta hori dana ahoan euskera dala. Ani.

Anónimo dijo...

Eskerrik asko gure irakasle bixeri: Zirats eta Leireri. Zuen eskutik Dantza hezkuntza tresna baliosa eta maitagarria da. Benetan, Berbalagunek antolatu duen Dantza ikastaroan gustora sentitzen naiz.
Musutxus.
Zelia(ikasle bat)