Pages

2009/05/14

Apirileko "Ezetz Jakin" lehiaketaren irabazlea

Galdera zailak izan dira hile honetakoak, antza; Gernikako Bonbardaketaren inguruko datu asko izan dira eta erantzunak zehatz emateko, liburuak arakatu beharra egon da. Horregatik, beharbada, beste batzuetan baino erantzun gutxitxoago izan dira.

Guztira, berrogeita bat erantzun jaso dugu eta Jon Mikel Romanek irabazi du Zallo Barri jatetxeak eman duen saria, bi lagunentzako afaria.
Argazkian Busturialdeko AEK-ko zuzendaria, Zallo Barri jatetxearen izenean Karmele Gerra, Jon Mikel "Kipu", Euskara zinegotzia eta BERBALAGUN dinamizatzailea.

No hay comentarios: