Pages

2009/06/11

Mintza Eguna 09

Laugarren Mintza Eguna ospatu genuen pasa den larunbatean Gasteizen. Aurreko urteetan bezala guk ez genuen hutsik egin, Gernika-Lumotik 18 lagun joan ginen.
Antolatzaileei eskerrak eman behar dizkiegu geuk ondo pasatzeko egin zuten lan ederragatik.

Argazkien bidez bergogoratu egingo dugu jai eder hori:
Landatxo gunean joan ginen taldeko batzuk .
Dantzariek aurreskua egin ziguten.



Manex Agirrek eta Jokin Labayenek ongi etorria bertsoz egin ziguten.

Gasteizeko Berbalagunek hamaiketako ederra prestatu ziguten: Tortillak, patatak, saltxitxoia, pastela, Sevillako Klarisen pudinga,.... sagardoa, ardoa, ura,....

Geure taldeko batzuk eta Algortan bizi den ereñoarra ere. Zer Iñaki, Mintza Egunetik Mintza Egunera baino ez dugu elkar ikusten, ez zara Busturialdetik ibiltzen ala?
Eskoriatza-Eskibel jauregiaren gora-beherak azaldu zizkigun Unai Gartziak

Ondo baino hobeto bete zuen Unaik bere lana.
Ea, joan zinetenok, zer gogoratzen duzue honetaz?
Harresiaren gainean ere, zehatz-mehatz azaldu zizkigun gidariak jakin daitekeen guztia: hormako zuloek hiltegia horren kontra eraiki zutela erakusten dutela, ....
Lehen oriñalaren barruan zegoena (kaka eta txiza) leihotik behera botatzen zela, baina lehenengo kanalizazioak hor agertzen diren zuloak izan zirela, ..... Zenbatgarren mendean eraiki zirela esan zigun Unaik, nork daki?
Azalpenak jasotzeko bertan dagoen paneletariko bat.
Denok azalpenei adi, Ariane be bai?
Hara, hara, geure eskualdekoak ugariak gara, hor agertzen da Donostian bizi den Muxikako Pedro Mari berbalaguna be.

Lehen aipatu dugun kanalizazioa.

Dultzaineruek lagunduta kalejira ederra egin genuen Montehermosoraino. Ea Nerea eta Rosa Mari, zer azaldu zuen hemen Unaik?

El Portalon jatetxe ospetsua ere han atzean.
Adi egon zineten? zeintzuk izan ziren hemengo azalpenak?

Azalpenak ematen Unai, baina megafoniari eusten egon zenak ere badauka meritua, ezta? Nor da?
Kontxi, horrenbeste berba eginez gero zelan enteratuko zara zu bada? Alferrik izango da zuri galdetzea.
Jendea adi gero!!!!!

Hau ez zegoen ibilbidean sartuta, baina jakin-nahia badakizue zer den bai, eta patio horretan sartu ginen eta hiru lau argazki atera be bai. Zein da honen historia?
Aihotz plazan kale antzerkia egin zuten, saioaren amaierara heldu ginen baina pertsonaiak behintzat, ikusi genituen: Maria Antonieta, ... katua, ....

Nola du izena plaza honek? Zeledon plaza? nork daki?


Hara, goiz osoan auto hori inguruan ibili genuen. Zenbat balio ote du hori, edo halako bat alokatzeak?
"Kutsidazu bidea Isabel" liburu ospetsua idatzi zuen Josean Sagastizabalek ere, bere aportazioa egin zuen. Zalduondoko Zeledonen irudia brontzez eginda dagoela, brontzezko domina hirugarren mailakoa dela, batzuentzat euskara ere hirugarren mailakoa dela,..... Ea laster baten urre gorrizko bihurtzen den.
Txalapartariek ere saio polita eskaini ziguten.
Bazkal ordua ere heldu zitzaigun. Marije eta Txo, zein izan zen menua?

Neskak, zein izan zen bigarren platera?
Maribi, eta hirugarren platera zein izan zen? Ezkontzetan ere ez horrenbeste plater.
Maite, orain be bazabiltza zu jendea enrredetan, ezta?

Alberto, eta postrea zein izan zen bada? Batzuek postre bi jan omen zuten.

Iazko Mintza Egunean ere Galdakaoko Berbalagunen ondoan tokatu zitzaigun mahaian. Ondo konpontzen gara gu, ezta? Gora Galdakao!!!!
Argazki polita ezta Amaia?
Nerea, nork zuritu zizkizun langostinoak? Langostinoak ipini dut, zelan esaten da beste modu batera Jon Mikel?
Urtero bezala, omenduak ere izan ziren.
Bazkal ostean, "Erdizka lauetan" taldearekin dantzaldia. Ezetz jakin nortzuk izan ziren dantzan irtetzen lehenengoak? Gernikaldekoak jakina, ikastaro batzuk ere egin ditugu eta orain praktikatu egin behar da.
Badabil hor dantzan Gernikaldekoren bat?
Eta hemen ezagunik bai?
Bai, bai, zuek plantak egin, baina badakit nora joan zineten hortik, El Parral tabernara.
Beno, hemen amaituko dugu Mintza Eguneko erreportaia. Egin zeuon aportaziotxoak !

3 comentarios:

Anónimo dijo...

Argazki dotoreak atera zenituztenak! Argazki eta komentarioei esker joan ez ginenok ere jaiaren berri osoa jaso dugu. Begibistan da ondo pasatu zenutena Gasteizen. Segi horrela...

Ariane dijo...

Ederto baten pasatu genuen danok Gasteizen!

Pili, horrek galdera danak zer dira, hurrengo "Ezetz jakin"-erako? Bazkariko 2. platera "pelotak" ziren, zerenak...auskalo!

Pentsatzen dut Gasteizko gida turistikoan askok ez zituztela azalpenak entzun, neskak behintzat mutil guapoari begira egon ginen-eta, ez esan ezetz!

Mosu handi bet.

Ariane

Anónimo dijo...

Ederto baten pasatu genuen.Plana ezin hobea.Hamaiketako ederra,gida-mutila primerakoa,bazkaria lagun artean,ikastaroan ikasitako euskal dantzak topera....Dana giro superonean.
Mila esker Pili!
Segi horrela gu tiretuten.
Hurrengorarte,
Kontxi.