Hemen dituzue zapatuan, BECeko oholtza gainera txapelaren bila igoko diren zortzi bertsolariak.Nork irabaziko du? Kapaz bazara bertsoz erantzun puntu honi:
"Nork irabaziko du
aurtengo txapela?"
Ia talde osoaren argazkia hemen.
Gure helburuetako bat aurrean dugu, Bird Center.
Arteagako kanposantu aurretik pasatu ginen.
Euriak atsedena hartu zuen eta euritakoak itxi ahal izan genituen.
Edorta Unamunoren azalpenak entzuten.
Urdaibai Bird Centerren kanpo aldean konponketak egiten ari direla eta ezin izan ginen barrura sartu, sarrera debekatuta zegoen.
Kanpoaldean egiteko duten proiektuaren berri eman zigun Edortak.
Gauden lekuan behatokia jarriko omen dute.
Nor da erreporteru hori?
Saguzarrentzat habia.
Batzuk sukaldean hamaiketakoa prestatzen eta gu ilustratzen.
Ia dena ulertu eta gero, ...
... mahaira. Kanpoko hotzari aurre egiteko hasteko salda bero-beroa, eta gero? Han egon ginenok baino ez dakigu, baina gauza gozo-gozoak izan ziren.
Antoliñape Elkartearen aurrean "familia argazkia" atera genuen. Bateren batzuk alde eginda zeuden, ezta Xabier?