Ikasturtearen lehenengo irteera egin genuen azaroaren 27an eta euriak ere geurekin egon nahi izan zuenez, onartu beharra baino ez genuen izan.
Goizeko bederatzietan, batu ginen 25 lagunok Oka errekaren ertzetik Arteagarantz abiatu ginen "Txiki" geure gidariaren esanetara. Arteagan Urdaibai Bird Centerren gaineko azalpenak jasotzea eta Antoliñape Elkartean hamaiketakoa jatea genuen helburu.
Egitaraua bete ondoren eta pentsatuta genuen baino goizago amaitu genuenez oinez itzuli ginen Gernika-Lumora.
Oraingoan, Jon Mikel ibili zen argazkilari lanetan eta hemen agertzen diren argazki gehienak berak ateratakoak dira.
Erreka hegaletik Kortezubirantz. Batzuek aterkirik be ez dute behar!Ia talde osoaren argazkia hemen.
Gure helburuetako bat aurrean dugu, Bird Center.
Arteagako kanposantu aurretik pasatu ginen.
Euriak atsedena hartu zuen eta euritakoak itxi ahal izan genituen.
Edorta Unamunoren azalpenak entzuten.
Urdaibai Bird Centerren kanpo aldean konponketak egiten ari direla eta ezin izan ginen barrura sartu, sarrera debekatuta zegoen.
Kanpoaldean egiteko duten proiektuaren berri eman zigun Edortak.
Gauden lekuan behatokia jarriko omen dute.
Nor da erreporteru hori?
Saguzarrentzat habia.
Aparteko kataleju horri esker aurrean zeuden txori, arrain edo lora behatu ahal izan genituen.
Antoliñape Elkartean Bird Centerren maketa, argazki eta enparauak ikusi genituen Edortaren ordenagailuan.
Batzuk sukaldean hamaiketakoa prestatzen eta gu ilustratzen.
Ia dena ulertu eta gero, ...... mahaira. Kanpoko hotzari aurre egiteko hasteko salda bero-beroa, eta gero? Han egon ginenok baino ez dakigu, baina gauza gozo-gozoak izan ziren.
Antoliñape Elkartearen aurrean "familia argazkia" atera genuen. Bateren batzuk alde eginda zeuden, ezta Xabier?
2 comentarios:
Ba, nik Arkaitz Estiballezen alde egingo dut. Baietz Bizkaiko txapela Arkaitzek irabazi.
Nik ez dut esan txapela Arkaitzek irabaziko duenik, baina esan duenari arrazoia ematen diot. Edozelan be benetako txapeldunak euriari aurre egin eutsen berbalagunak. Aupa zuok!!!
Publicar un comentario