Pages

2010/01/07

Abenduko "Ezetz jakin" lehiaketaren irabazlea


Abenduan burua bestelako gauzetan eduki arren (Olentzero, opariak, afariak, oporrak, ...), berrogeita hamasei lagunek hartu du parte lehiaketan eta zozketa egin ondoren, irabazlea Kepa del Olmo izan da. LURRA jatetxe begetarianoan lagun birentzako afaria izan da oraingoan saria.
Kultur etxeko areto nagusian kuadroz inguraturik, saria jasotzeko uneko argazkian: Euskera zinegotzia Idoia Fernandez, Kepa Karakuel Busturialdean Euskeraz Bizi taldekoa, Saioa Martinez de Arenaza LURRA jatetxe begetarianoko nagusia, irabazlea Kepa del Olmo Maren alabarekin, Busturialdeko AEK-ko zuzendaria den Igone Olabarria eta Pili Ibarra BERBALAGUN teknikaria.
Urtarrileko lehiaketa martxan dugu jadanik; beraz, lehenbailehen jaso orria eta lagun artean, familian edo klasean erantzunak topatu eta saiatu betetzen zeu izan zaitezke-eta hilabete honetako irabazlea.

2 comentarios:

Anónimo dijo...

Usteot Lurran egon nazeela ta merezi dau. Begetak badakie biziten!
Bari

Anónimo dijo...

Neu be begetarianoetan janda nago eta presentazioan eta postreetan onak direla esan behar dot.
Ea LURRA horretan noiz afaltzen duogun!
Gozozale bat.