Pages

2010/06/27

Mendi irteera

Maiatzaren 29an Gernika-Mundaka-Gernika egin genuen. Mundakaraino trenez eta handik Gernikara dauden 14 kmak oinez egin genituen. 43 lagun batu ginen eta eguraldiaz eta paisaiaz gozatu ahal izan genuen. Batzuk 0rdu baterako Gernikan egon ziren beste batzuk, ordea, ordu erdi gehiago behar izan genuen galdu egin ginen-eta.

Taldeko argazkilariek ateratako argazki batzuk jarriko ditugu hemen:


Portuondo gainean banatu genituen triptikoak.
San Antonio hondartzan berriketan.
Albumerako gehienon argazkia.
Busturira sartzen.
Trenak bere bidea behar duenez geure artaldea zatitu egin zuen.
Hara Torreren teoria zein den: "Aldatsa atzez igoz gero gutxiago nekatzen da"
Busturiko San Bartolomeko mahats-parrak.
Busturiko San Kristobalen atsedena hartu genuen, zeozertxo jan, edan ....
Horiek bai maletakadak, egun osorako irten zarete ala?
Makilak zertarako dituzue prest, ba?
Txiri-txiri, aurrera goaz.
Busturiko Altamira auzorantz hartu....
... eta ezkerretarantz basoan zehar Muruetarantza.
Bidezidor polita, ezta?
Ene, ene! zer pasatu da? hemendik ez gara joan behar.
Hor zoazenok alferriko bidea egingo duzue ba, atzerantza da!
Zirt edo zart egin beharko duzue, erratu egin zarete eta orain lehengo biderantz egin beharko duzue.
Hau bai hau! talde erdia galduta; non daude geure gidariak?
Desertorak hemen; aldaparik ez dutela igoko eta eskapan doaz.
Alferrik egindako metroak izan dira horiek, beherantza barik gorantza egin behar izan da.
Hemen okerreko bidea hartzearen errudunak.
"Txiki" gure gidariak ondo markatuta utzi du bidea, baina berbetan, berbetan... bidea erratu.
Bai Jon Mikel, hor dago seinalea, hortik segitu behar dugu.
Ai amatxue! orain eskalada tokatzen da.
Idia gu baino handiagoa da.
Gora, gora, gora.....
Lortu dugu, aurkitu dugu bide zuzena.
Bagoaz Forurantza.
Landa beldur barik gurutzatu eta ...
hara mailukiak zirian sartu eta Jon Mikelek nolako opari ederra egin zion Maitzari.
Zuok ere landa gurutzatu eta ...
"Torrek" denok pasatu ondoren ederto baten ixten ditu erramadak.
Forun inbernadero baten hara zer ikusi genuen, astoak.
Foruko herria, non dago AEK-ko barnetegia?
Forutik Gernika-Lumorantza.
Hemen Urdaibai dorretxea edo Perrexil gaztelua.

3 comentarios:

Ani dijo...

Askenean ardi galduak ere berriz artaldera. Bai artalde ederra albunerako eta euskararen osasunerako.
Torreren teoria gustatu zait, baina nik aldapak jeisteko erabiliko dut, ea benaunak ez didan ematen hainbesteko buruausterik.
Ani.

Maitza dijo...

argazki eta ibilbide politak, giro ederra eta marrubiak goxo-goxoak!! Ea noiz antolatuko duzuen beste irtera bat!! Urrengo irtera ez baitut galduko!!

Jon Mikel dijo...

Okerreko bidea hartzearen errudunak, nahiz eta aurpegiak ezkutatu, ezagutzen ditut. Non jarri behar dut salaketa? Zenbatekoa da diru saria?