Arin doaz urteak gero! Orain dela bost urte jarri genuen martxan lehiaketa hau eta opor sasoia kenduta, bestelako hileetan kalean izan dugu denen ahoetan. Honi galdetu, besteari erantzun, hurrengoari galdera egin, telefonoz itaundu eta ihardetsi, lekuetara galderak egitera joan, Berbalagun taldeetan informazioa trukatu, .... Gernika-Lumoko kontuak, euskararen inguruko informazioa, txaskarriloak, bitxikeriak, .... zer ez dugu ikasi baina!
Bosgarren urtea ospatzeko irabazlearentzako sari berezia dugu oraingoan: Asteburu bat "Hotel & SPA Maria Manuelan" Cangas de Onisen. Sari hau AUKA BIDAIAKen oparia da.
- "Zazpi etxe Frantzian" liburuaren idazlea?
- Nor da Bizkaiko bertsolari txapelduna?
- Nongoa da Bizkaiko " " ?
- Nor da Bizkaiko bertsolari txapeldunordea?
- Zein izen dute Pirritxen eta Porrotxen umeek?
- Bernardo Atxaga idazlearen benetako izena?
- Zein herritakoa da Bernardo Atxaga?
- Zein da euskaraz zuzena: txakolia ala txakolina?
- Aurten norentzat izan da Marijesiek batutako dirua?
- Zein museotan dago ikusgai "Ballets Olaeta: Amets baten koreografia?
- Orain arte INEM izan diren bulegoek zein izen hartu dute?
- Tren geltokiaren aurreko plazaren izena?
- Zein kaletan dago AUKA BIDAIAK?
- Noiz esaten dugu, txakurra gitarra jotzen dabilela?
- Zergatik dago Europako Parkea itxita?
- "Gernika-Lumoko suhiltzaileen parkeak" zenbat urte bete ditu?
- Zer gertatzen zaio txoriari sugeak begiratzen dionean?
- Irakasleak begitan hartu nau. Zer esan nahi du esaldi horrek?
- Jertsea iruntzitara jantzi badut, nola jantzi dut?
- Zer ez da egiten? a) garia eho b) haragia iragazi c) arrautza irabiatu
- Zein hiletan amaituko da oilagorrak ehizatzeko sasoia?
- Kontinente Beltzera bidaia egin baduzu, nora joan zara?
1 comentario:
Zelako lekua!!! Ikusi duzue??? Hau da bere web orria:
www.hotelmariamanuela.com
Oraintxe bertan hasiko naiz galderak erantzuten
Publicar un comentario