26an egingo dugu otsaileko irteera, eta Gernika-Lumo-Mendata-Gernika-Lumo ibilbidea aukeratu dugu. Oraingoan, 16 km izango dira eta beti bezala, "Txiki" izango dugu gidari. Hainbat gauza bitxi ikusi ahal izango ditugu: Montalan dorretxea Mendatan, Beheko Errota Kanpantxun, Gola errekako ur-jauzia, Arratzuko Artzubi zubia, ...
Goizeko 9:00etan kultur etxearen aurrean elkartuko gara. Bazatoz?
4 comentarios:
Jakin gura dot bueltan zer ordutan egongo garen Gernikan, etxekoekin be konponketak egin behar doguz-eta.
"Txikik" diño 4 ordutan ondo egin daitekeela buelta hori. Beraz, ordu bat eta erdietarako Gernikan egoteko moduan egongo gara.
juani dijo...
Kaixo,gernikaraino trenez joango naiz ,orduan 10minuto beranduago ailegatuko naiz. posible da
Juani, zure zain egongo gara. Itxarongo dizugu
Publicar un comentario