Pages

2011/02/04

Urtarrileko "Ezetz jakin"ekin Asturiasera

Urtarrileko "Ezetz Jakin" lehiaketa Alberto Zaldibarrek irabazi du, saria bi lagunentzako asteburu bat Hotel & Spa Maria Manuelan (Cangas de Onis).
Bostgarren urtea bete du urtarrilean "Ezetz Jakin"ek eta ospatzeko aparteko saria izan da oraingoan; lehiaketak marka guztiak hautsi ditu, 140 lagunek sartu dituzte erantzunak buzoian.
AUKA BIDAIA izan dugu bidelagun. Saria emateko unean, ezkerretik hasita Aita Villasante Udal Euskaltegiko Esteban Sanpedro, Kultura zinegotzia Ekain Ormaetxea, Busturialdeko AEK-ko Igone Olabarria, Busturialdean Euskaraz Bizi taldeko Kepa Karakuel, irabazlea Alberto Zaldibar, Rebeka Jaio AUKA Bidaiakeko nagusia eta Pili Ibarra BERBALAGUNeko teknikaria.

1 comentario:

Anónimo dijo...

Aupa Alberto! Azkenean ondo merezitako zaria lortu dozu. Ez da alperrekoa izan zure hileroko ekina. Ondo aprobetxatu bidaia eta jarraitu gogotsu euskarari eragiten. Ani.