2011ko lehenengo irteera. "Txiki" gidari genuela eta "Gozo"txakurra bidelagun, 35 lagun elkartu ginen Foru plazan, talde argazkia atera eta abian jartzeko prest. Algortatik, Bermeotik, Gordexolatik,Trapagaranetik, ... etorritako berbalagun batzuk ere izan genituen taldekide.
Hona hemen Jon Mikelek ateratako argazkiak: izan zinetenon gozamenerako eta huts egin zenutenon malenkoniarako.
Goizeko 9:00etan, Foru plazan, taldearen argazkia atera eta martxan jarri ginen.Errigoitin ahuntza eta antzumea izan genituen ongi etorria ematen.
Mikel, Borikeko "natibo" modernoa: akulua eta mobila Hara, mimena! Zertarako erabiltzen den badakizue?
Errigoitiko Urian banatu genuen triptikoa: ibilaldiaren zehaztasunak, atsotitza, abestia, Gorpu Santuaren historia, ...
Gorpu Santuaren kontuak badakizkizue? zein herritan dago?
Bai ba, Errigoitin (Eleizalden). Berba egiteko arazoak dituztenak eramaten dituzte hara mirakulu eske. Hurrengoan azalduko dugu zehatzago historia hori.
Zuok ere euskaraz hobeto egiteko mirariren baten bila etorri zarete? inoiz ez da berandu.
Meakaurren gaude, kaminoaren erdi-erdian. Auzo dotorea Meakaur.
Hiru lore hauek nongoak dira, Meakaurrekoak?
Barausia egiteko ordua? ezer ekarri duzue ala?
Zer Koldo, Enkarterrietan baino neska dotoreagoak Busturialdean, ezta?
Heldu gara denok Meakaurrera, Orkonek denak batu ditu-eta. "Torre"ren falta igarri dugu gaur, baina gaurkoa barkatuko diogu, ea arin errekuperatzen den.
Arindu motxilak!
Goiko horietatik hiru oinez itzuli ziren, ezetz igarri nortzuk?
"Humilladeroa" zer den badakizue? Horren gainean ezer badakizue idatzi iruzkinen bat ( komentarioren bat).
Erromesak "humilladero"tik kanporantza.
Izen polita auzoak, ezta?
Hara, Oñarten nolako labadero dotorea dagoen. Zer, Jose Luis, lixibaren garaiak gogoratzen?
Meakaurretik Oinartera. Zenbat laranja arbola! auzo guztia laranjaz josita dago.
Paraje zoragarriak!
Argazki hau bere lekuan kokatu ezinik ibili naiz, ez dakit oraindik bere lekua zein den. Boriketik behera? Oñartetik behera? ala Andra Maritik behera? Nork daki?
Andra Mari auzoko Poli tabernan denok tripatxoa bete gurean. Pintxo hori zeuretzat, ezta Loli?
Kafe gozoa! eta jan, zer jan duzue ba?
Hemen Maite gure taldeko "perrexila", zu beti saltsan!.
Xabier Leteri omenalditxoa egin genion, Kontrapasa abestu genuen.
Letra denok eskuan: Garaziko herria .....
...benedika dadila, euskarari eman dio, behar duen tornuia.
Euskara jalgi hadi plazara.
Hemen Bermeo eta Algortako lagunak ere abestiaren letra eskuan X. Leteri omenalditxoa egin guran.
Jon Mikel tonoa ematen; entzuten da ba?
Euskara, jalgi hadi plazara. Jalgi hadi kanpora. Euskara, habil mundu guztira ...
Hara Morgak zakarrontziak zeinen txukun jarrita dauzkan.
Dirua falta duzula? lasai, Morgan badaukazu kutxazaina ere.
Dirua bagenu, hor ere inbertituko genuke. Dotorea!
Nork gogoratzen du hori zer den?
Bide zoragarria Andra Maritik Meakaurreko gurutzera!
Kontuz laban egin barik!
Errekatxoa kantari, gulu-gulu-gulu, ... Erramadearen gainetik denok saltari.
4 comentarios:
kokatu ezinik zabiltzan argazki hori,Kataliña auzotik beherantz dela uste dut; ezta?
Bai, aukera eder hori galdu zutenetarioa naiz eta malenkoniatsu nago, baina hurrengoan zuzenduko dut hutsegitea. Baserriko beharrak egiteko aitzurraren ordez mobila darabilena ez da izango edonor; zelako aldaketak egin dituen munduak!!!
Irteera benetan interesgarria: bai azalpen aldetik( bai Pili?);bai ibilbide aldetik(gure "Txikik" eraman gintuen bide ezezagunetatik, oso politak zirenak),eta eguraldiak ere lagundu zuen, denon artean goiz eder bat gozatzeko.
Eskertzen da beste herrialdetik etor zirenei,ea! berriro errepikatzen ba dute.Hurrengo irteera arte.
Nor izan da errportaian argazkilaria?.Argazkiak benetan politak,argazkilari hori beste irteeratako mantendu behar da.
Publicar un comentario