Azaroko "Ezetz Jakin" lehiaketaren irabazlea Arteagako Amaia Etxebarriazarraga Akordagoitia izan da. Laurogeita hamaika erantzun jaso ditugu epearen barruan eta beste bi epez kanpo. Erantzun guztiak zuzen eduki dutenen artean zozketa egin eta irabazleak bi lagunentzako afaria irabazi du 1000 kolorau jatetxean.
Saria jasotzeko unean ateratako argazkian dauzkagu irabazlea, 1000 kolorau jatetxearen izenean Aitor Lasa, Espe Uriarte Euskera Zinegotzia, Beñat Amutio Aita Villasante Udal Euskaltegikoa eta Pili Ibarra Berbalagun teknikaria.
Kalean daukagu, jadanik, abenduko lehiaketa. Jaso, bete eta sartu kultur etxean dugun buzoian abenduaren 26rako.
No hay comentarios:
Publicar un comentario