Maiatzeko "Ezetz Jakin" lehiaketaren saria eman genuen ostegunean, Gernika-Lumoko kultur etxean. Alfredo Irazeburu (Burlata, Nafarroa) Foruko Barnetegiko ikaslea izan da irabazlea. Bi lagunentzako afaria irabazi du Zallo Barri jatetxean. 57 parte-hartzaile izan dira lehiaketan, eta horietatik 45ek erantzun dituzte galdera guztiak zuzen.
Ikus ezazue albistea CORREO Kostan eta Busturialdeko HITZAn
Ikus ezazue albistea CORREO Kostan eta Busturialdeko HITZAn
Oharra: Alfredok "Berba casting"a antolatu du biharko, martitzena. Iluntzeko 20:00etan Arrano aurrean jarri du ordua berarekin afaltzera joango dena aukeratzeko.
Beraz, badakizue zer ordutan eta non egon behar duzuen berarekin afaltzera joan nahi baduzue.
1 comentario:
Atzo egin zen "berba casting-a" eta Alfredok aukeratu zuen afalkidea. Joseba izango da berarekin afaltzera joango dena Zallo Barrira. Beraz,.... On egin!!!!
Publicar un comentario