Gernika-Lumo -Forua-Triñe-Murueta-Goiherri-Muruetako Teileria- Gernika-Lumo, 13 kmko ibilbidea. 62 lagun batu ginen elkarrekin km horiek egiteko.
Oraingoan, Muruetaraino ez genuen argazkirik atera, hortik aurrerakoak dira hemen dauden guztiak. Argazkilariak oporrak behar dituela argi dago.
Maite eta Sonia, zelan da? ONENAKKKKKKHara, gurekin etorri zen bikote belgarra eta Mander euren umetxoa.
Zazpi aste baino ez dauzka eta gure beste km egin zituen. Hauek bai morala!
Zer da hau Murueta ala Benidorm?
Muruetako tabernakoak be gurekin negozio itzela.
Hara, izparrangia be salgai dute hemen.
Arteagarrak eta ibarrangeluarrak ez dute dirurik gastatzeko, ala?
Taberna bete genuen, guk bai mendi irteera egin!
Hemen datoz ardi galduak ere, non galdu zarete ba?
Muruetako auzoak ezagutzen.
Pasiflora, hori bai dotorea! Nork daki zertarako erabiltzen den?
Hortensiak dira horiek?
Oihanean barrena....
Heldu gara Muruetako puntera.
Pribilegiatuak gara, a zelako parajeak!
Ereñozarreko San Migel gu babesten.
"La Ola" egiten, zuek bai trentiñe!
Iladan joan behar, bide hestua da eta.
Muruetako teileria zaharra berriztuta (harrobia, tximinia, lantegia, ...)
Bide hestutik pasatu behar ...
Nor izango da azkena? Uxue, zeu?
Itsasadarra eta bertako padura, flora eta fauna. Ikusi duzue kaiorik, lertxuntxorik, arrano arrantzalerik, zikoinik edo beste uretako hegaztirik?
Hauek trapitxeoan?Gure gidaria, oraingoan, artaldea batzen daukagu.
Errenteriako zubian muga pasatu ala ez erabakitzen. Amaitu dugu ibilaldia. Orain denok ardo dastaketara!
Oharra: Datorren ikasturtera arte, urrira arte, ez dugu beste irteerarik egingo. Ondo pasatu oporrak. Ikusi uztailaren 5eko Busturialdeko HITZA, bertan irteerako albistea eta argazkia agertzen da eta.
4 comentarios:
berbalagunok,ederto baten ospatu genuen gure azkeneko mendi irteera, eguraldiak ere lagundu zigun,eta ibilaldia EDERRA!.
Hau dena, ESKERRAK gure: Pili,"Txiki" eta"Goiko"ri.
"Por zierto" Ardau dastaketa Oso ONDO.Eskerrik asko Anari (Enologa),eta Basteri "Ramon
Bilbao" ardaua oparitzeagatik.
Dator urtean, berriro denok mendi irteeratara!
Ahhhhhhhhhh!,Iratxe Uriguen, zuri ere Eskerrik asko,zure azalpen eta triptiko hain EDERRAK egiteagatik.
Ez zinen etorri azkeneko irteerara baina zutaz gogoratu ginen.
Pili, ze EDERRAK diren erreportaiako argazkiak (batez ere fadurakoak)
Maite, nor ahaztu jatzu? nor ez dozu aipatu? Ea ardo dastaketaren erreportajea begiratu eta ea nori gehiago emon behar dautsaguzan eskerrak pentsatu.
Ezin da inor ahaztu!!!!!
Arrazoi handia daukazu Pil
ESKERRIK ASKO! gure Migeleri ,"Betikoak" txokoko anfitrioia.
Migel, hamaiketako eta ardo dastaketa ospatu genuen, eskerrak zure LAGUNTZARI.
Moises, zuri ere ESKERRIK ASKO! zure bertso hain EDERRAGATIK eta irteeratako kartelak asmatzeagatik
Urteak ez naute parkatzen (neuronak beherantz,baita oroimena)
Publicar un comentario