Pages

2012/10/30

Mendi irteera 2012-10-27an

Esaera zaharrak dioen moduan "Non gogoa, han zangoa". Eguraldi euritsuak ere ez gintuen kikildu, larunbat goizean 25 lagun elkartu ginen  Gernika-Burgoa-Arratzu-Belendiz-Kortezubi-Gernika irteera egiteko, guztira 16,5Km egin genituen.
Gola errekaren ur jauzi zoragarriak.
Zubi gainean argazki ederra.
Bidean hainbat zaldi ikusi genituen, zein baino zein politagoa.
Bide-gurutz honetan, erabaki gogorra hartu genuen, hiru kilometro eta erdi gehiago egin ala ez.
Terek eta Bittorrek (desertoreak) izan ezik beste guztiok bide luzea egitea erabaki genuen.
Basoa gurutzatu eta ....
... gutariko batzuek bidean mugitzen zen edozerekin hitz egin behar izan zuten, ...
... akerra izan, zein arkumea izan, haiekin be berba egin behar; ...
..., Santimamiñera heldu ginen. Atzeko mendi hori Ereñozar da, baina ezetz jakin Kobako atea zein zuhaitzen parean dagoen.
Lezikako jatetxearen aurrean, Orkon gure ardi-txakurra geu zaintzen.
Lehenengotarikoak izango gara bide berri honetatik pasatzen, oraindik arazo batzuk tarteko, jendearentzat itxita baitago.
Kortezubiko eleiza dotorearen ondotik jaitsi eta hara nolako pasarela.
Zubi hau ezaguna egingo zaizue, ezta? Aspaldion hainbat bider atera ditugu argazkiak hemen.
Errenteriako zubia dozue hau.

1 comentario:

Anónimo dijo...

Nik badakit, Ereñozar mendia agertzen den argazkian, Santi Mamiñeko Kobaren sarrera zeren parean dagoen. Kolore desberdineko zuhaitzaren ondoan dago; kolore horixka duen arbolaren ondoan.
Irteera egin genuenean baten batek hori esan zuen, behinik behin.