Pages

2012/11/28

Azaroaren 24ko irteerako argazkiak

Larunbatean 14 kmko ibilbidea egin genuen, Gernika-Lumo - Santa Ana - Metxika - Zallobante - Maiaga - Amillaga - Gernika-Lumo. 38 lagun elkartu ginen goiza pasatzeko, ingurua ezagutzeko, lagun berriak egiteko, hamaiketakoa elkarrekin egiteko, argazkiak ataratzeko, euskera praktikatzeko, eta ostean trago batzuk hartzeko. 
Oraingoan betiko gidariak huts egin badigu ere errepuestokoa izan genuen, "Alvarito".
Maite Zabala, gure mendikidea, Saharara joan da eta hara eramateko argazki batzuk atera zizkigun. Han ibiliko gara gu, Saharan, hara eta hona, eskuz esku.
Apea horiek Barrenarenak omen dira; guk geure seinalea utzi genuen hor ere.
 Inguru dotorea, ezta?
Geldi! inmortalizatu egin behar zaituztet eta.
 Ea irrintzi horiek!
Zuok bai zuok, argazkilariari agurka.
Zallobante auzoan geldialdia egin genuen.
 Zeozertxo jan, ...
 , ..., atsedena hartu, ...
 ,... kontu-kontari aritu. Zein da Saharara daramazuen proiektua? Joste makinak.....
 Jantzi hotzitu orduko, ...
 Nik ogitartea ekarri dut, zuk zer?
Klaseak eta klaseak daude, batzuek hamaiketakoa ere mahaiaren inguruan egin behar!
 Zenbat jatekoa baina, txokolatea, laranjak, mahaspasak, ...
 Maiaga tontorretik ikuspegi zoragarria!
 Han urrunean Mungia, han ezkerrean Durango, ...
 Tontorretik, txiri-txiri beherantz, ...
 "berde esperantza" askotxo, ezta?
Hara, karakola eta barea; gehienak joan dira, baina hauek tontorretik jaisteko asmorik ez.
 Aurrean Foruko harrobia, Arteaga, Kortezubi, ...
Lumora 12:30ean heldu ginen, eleizako erlojuak hori agertzen zuen behintzat.
Gernikara heltzean Allende Salazar eskolaren ondoan dagoen azeituna-arbolaren aurrean argazkia atera genuen. Arbola dotorea, gero!
Egindako ibilaldiaren ostean, denok pozik. Ordu baterako helburua beteta.
Batzuk etxera, beste batzuk erosketak egitera eta beste batzuk ... tragoak hartzera.
Elai-Alai dantzari taldeak euren urteroko jaia izan zuten Iparragirreren aurrean. Guk txalo batzuk jo genizkien. Gora Elai-Alai!

Oharra: Hurrengo irteeraren data zehazteko oraindik. Ez dakigu abenduan egiteko moduan izango garen, egun librerik ez dago-eta.

1 comentario:

Anónimo dijo...

Asken irteera oso berezia. Argazkiak, ¡Guaua¡, zenbat argazki, pilo bat¡¡. Oso politak danak. Eskerrak gure Piliri, beran eskaintzagaitik, poztasunagaitik eta gauza guztiagaitik.Holan¡¡ Animatuko gara urrengo irteerako. Besarkadak danontzako.NI