Pages

2013/06/13

Gaur turista zu zara, bisita gidatua

Turismo bulegoak eta ostalari elkartekoek antolatutako "Gaur turista zu zara" bisita gidatua egin genuen pasa den astean. BERBALAGUNekook, hiru egunetan eta talde desberdinetako jendearekin, ostatuen berri jasotzen ibili ginen.
Hemen BOLIÑA BARRIAko jatetxean, bertako Anarekin, argazkia atera genuen.
Oraintsu berriztu dute jantoki hau eta inguruan ateratako argazki dotoreak jarri dituztela ikusi genuen, Artzube zubia, ...
Oroigarriak eman zizkiguten; gu turista sentitu ginen.
Hemen AKELARRE ostatuto terraza baten, Nere jabearekin.  Kanpoan duen makinaren bidez logela gorde, ordaindu eta giltza jaso daiteke, edozein ordutan.
Ordulariak dioen moduan, 11:45ean egin genuen bisita hori. Akelarre ostatutik Gernika ikusteko beste ikuspuntu dotore bat.
Gernikako ATERPETXEAn ere izan ginen. Bertako funtzionamendua, prezioak, logelak nolakoak, ... , nahi beste informazio jaso genuen. 
Benetan bisita interesgarria!
Parte hartu genuen guztion artean zozketa egin dute eta afari dastaketa eta gau bateko logela tokatu zaio gutariko bati. Nori?  Suspense.... datorren asteazkenean emango dute saria udaletxean.

1 comentario:

Anónimo dijo...

Eskerrik asko ostatuen arduradunei eta etorri zineten guztiei! Hurrengorarte :-D