Anak azaldu zuenez, boteilan azalpenen artean borobila jartzen duenean lau zaporeak ondo orekatuta daudela esan gura du.
Zer da kapa edukitzea? koparen ipurdia ikusten bada, kapa gutxi duela esan nahi du.
Zer da Mildota? kopa ardoztea. Kopan zenbat eta malko gehiago utzi, alkohol gehiago duela esan gura du.
"Urteko ardoa urte berean edan behar da". "Kriantzak urte bete kupelean eta beste urte bete boteilan egiten du".
Mar de Frades, albariñoa, dastatu genuen. Freskotasun puntu egokia duela adierazteko boteilan daukan itsasontzia urdin jartzen da.
Gozoa mihi puntan nabaritzen dugu, mingotsa atzean, ...
..., gazia mihiaren gainean eta garratza mihiaren alboetan. ???
Merlot ardoa ere edan genuen, ona gero!
Tortillak ondo gozo egin zituen Moisesek. Txistorra ere bere puntuan egon zen.
Amaieran zozketa egin genuen, Mar de Frades boteilla hutsak, adornutzat.
Nori tokatu zitzaien? Ba, Josuri eta ....
... Gaizkari...
Moisesek, beren beregi, bertsoak ere egin zizkigun: "Kultur etxe aurrean, beti lez batute, "cuatro bankoserantza" arnasa hartute. Batzuek gazte denporak, gaur gogoratute... Ai ene! banku zaharrok, berba eingo balute".
"Berbea Lagun" dala zenbat barriketa, ondino danok fresko, indarrez beteta. Arineketa batzuk eginaz tarteka, igarri barik pasau, dogu Bastegieta.
Elorreta, Madalen, Marbe eta Obar, beherantza nahiko errez, gorantza katamar. Amillaga atzean, Arribaltzan zehar, eztarri egarri, eta hankak dar-dar.
Denboraldiko azken, mendi irteera, hamahiru kilometro, gitxi gora-behera. Baten batek amaitu, badau egarbera, untze dau mendekua, hartzeko aukera.
Urtero lez hemen da, ardau dastaketa, Ramon Bilbau ardauak, zaporez beteta. Iaztik euki ei dauz, geuretzat gordeta. Edan, laster kadukau, eingo dira eta.
Holako ekimenak// nahi doguz sarrixau, kideak egiteko// aproposa berau. Berbalagunentzako// abisua da hau ... Ardauak mutua be// berbetan jartzen dau!
Honekin ekitaldiari amaiera eman genion txokoan, baina entzun dugunez batzuk arratsaldeko 5ak arte ibili ziren. Nortzuk izan ote ziren?
Datorren ikasturtean ere, Ramon Bilbao ardoa ba omen daukagu.
1 comentario:
ze ondo pasatu eta zenbat ikasi genuen , egun horretan .Horregaitik derrigorrez ESKERTU behar dizuegu :
Pili, "Txiki",Iratxe, "Goiko",Moises, "Baste", Ana Larrañaga ,eta nola ez ba.......gure "super_Miguel","Betikoak" txokoko kidea.
Ah!!!!!!!!, eta dastakean , nabaritu genuen "Txikin" hutsunea
Publicar un comentario