Abenduaren 28an, 28 lagun eta txakur bi animatu ziren "Txikik"prestatutako ibilbidea egiteko. Inuzente eguna be bazen, eta batzuek pentsatu zuten "inuzentada" zela eta horregatik ez ei ziren joan. Egia ote?
Oraingoan, Jon Mikelek egin zituen argazkilari lanak, ....... makina ona dauka antza, bere argazkiak blogera igotzea gehiago kostatzen zait beti.
Urteko azken mendi irteera dugu hau.
Txiri-txiri Errigoitirantz ...
Erramadak pasatzeko zabaldu bai, baina gero zarratu egin behar dira e.
Lehenengo geldi unea egin eta bertan banatu ziren triptikoak.
Ondo azalduta dago, ezta Arantza?
Iratxek lan ona egiten digu, bera izaten da hilero-hilero triptikoak egiten dizkiguna.
Ene, ene, baten batek bereak egin zituen, nor izan ote zen?
"Inuzente, potente, txakurraren buztana tente"
Egunari antza eman behar zitzaion, ezta?
Ana, zu ez zara kargutu, ezta?
Madalen auzoan geldialdia egin, ura edan, triptikoa ondo irakurri, kontutxuak elkarri kondatu eta .....
Hemen, bermeotarrak be. Gora zuok!
...koputxua egin ...
Hau bai argazkitzarra!
Goiko parajeetan, Adur be pozik, ...
..., ugazabak jateko zer emango dago.
Foruko kantera bistan...
... Gernika gure aurrean, ...
12:15ean abiapuntuan berriro. Gabonetako arbolaren aurrean argazkia atera eta ASTRAko urteurrena ospatzeko argazki erraldoia, Astran bertan, ateratzeko prest.
No hay comentarios:
Publicar un comentario