Pages

2015/01/27

Mendi irteerako argazkiak

Zapatuan aubobuskada lagun joan ginen Solluberaino, 54 lagun. Goizeko 9:00etatik 15:00etara goiz ederra pasatu genuen elkarrekin.
I
Lemoiz, Armintza, ... bistan.
Itsasoa aurrean, Eneperirantza, ...
Oraingoan, artaldea batzen, betikoen faltan, Xabier izan genuen.

Parajeak, zein baino zein politagoak
Bidean untxi zuriak ongi etorria egin zigun.
Zein da ermita honen izena, San Pelaio?

Batzuk ermitaren inguruak arakatzen dabiltzan artean, besteok zain.
Eneperin kafea hartu, komunera joan eta kopautxua egingo genuelakoan geunden, baina Eneperi oporretan! Pentsatutako guztiak kanpoan egin behar izan genituen.
Motxilak arakatu eta barrukoak lagunei eskaini, ...
, ..., lagunek eskainitakoa onartu eta barrura, ...
,..., gehienok mandarinak eraman genituen; mandarina sasoia ote?
Batzuk eskumarantz, beste batzuk ezkerretarantz, ... bizitzan bezala. 
Nekatuta zeudenak eserita, altzoan hartu hartu beharrekoak eta jan ahalean....
Eneperiren propaganda egin gurean batzuk, ...
, ... beste batzuk zakarrontziaren ondoan, zarama botatzeko gutxiago mugitu behar zirela-eta.
, ..., bakoitzak bere lekua hartu zuen. Hara gure triatloilaria, hau martxarako beti prest.
Hauek ere hondakin asko sortu zuten, antza; kontenairraren ondoan jarri ziren-eta.


Akats bistan!
"Itsasoan laino dago, nik zu zaitut maitiago arraintxoak ura baino,..."
Gabiota plataforma, itsaso erdian.
Gaztelugatxen, taldearen argazkia egin genuen.
Honek be zeozer eskatu behar ei dau.
Nafarrei erakutsi behar dizkietela hemengo parajeak esanez, argazki erreportaje ederra egin zuten hauek.
Bertaraino joaterik ez badaukazue eta laguntzarik eman gura baduzue, berton sartu zuen eskupekoa. :)
San Juanen oinaren seinale ei da hau. Neurtzen ibili ginen eta antza, San Juan txikitxua zen 38 zenbakia baino ez zeukan-eta.
Argazki dotorea, inguru dotorea, jende aparta, eguraldi zoragarria, ... Denok pozik
Hauek gora begira, zer gura ote dute? Mana, gozokiak ala momentua inmortalizatu?
Berrehun eta berrogei maila omen daude.
Ez dugu eskualdetik zertan irten flyscherrak  ikusteko, berton ere ikus ditzakegulako.
Hemen San Juanen beste oin-marka bat.
Flyscherrak zenbat urte markatzen ote dute?
Gudariei egindako eskultura.
"Matxitxako en Bizkaia, Ajo en Santander, Peñas en Asturias, ..." Honela ikasten genuen guk, buruz.
Ambar enpresak bere bulegoa du hemen. Zetazeoak ikuskatzeko aukera aparta.
Matxitxakotik hona 2,800 km egin genituen. Hemen batu gintuen autobusak.
Nekea eta gosea denon aurpegian ageri arren, denok pozik. Asko gustatu zitzaigun ibilaldia.

Eskerrik asko "Txiki".

Oharra: Gogoratu hurrengo hilean, otsailean, 28an egingo dugula mendi irteera. Oraingoan, Gernika-Larrabetzu izango da, 16 km. Itzulera autobusez egingo dugu.

No hay comentarios: