Pages

2015/04/27

Bakearen Doinuak eta Gernika Garretan

 Gernikaren Bonbardaketaren 78. urteurrenean Berbalaguneko irrintzilariok asteburuan lan egin behar izan dugu. Jai Alai frontoian, Segundo Olaeta Musika Eskolak antolatutako jai izugarria izan zen zapatu iluntzean. Betekada itzela izan zen, hainbat eta hainbat lagun geratu behar izan ziren kanpoan sartu ezinik; mila eta berrehun sarrera saldu zituzten.

Bostehun lagun inguruk hartu genuen parte ekitaldian, besteak beste, Segundo Olaetako ikasle-irakasleek, Ross dantza taldekoek, Elai Alai dantza taldeak, Gernikako Irene Ojanguren sopranoak, Gatibuko Alexek eta Haimarrek, Andra Mari koralak eta eurekin batera beste hiru herriotako koralek ( Zornotzako bi koralak, Ondarroakoak eta Mungiakoak)
Irrintziez gain, Gernika abestia kantatzen zuten bitartean, alargunen paperean jarri gintuzten eta sentimendu handiz, hildakoen izenak esan behar izan genituen.
Domeka iluntzean, Gernika Garretan antzerkian txalapartarekin batera zantzoak, irrintziak edo ijubiak bota genituen. Euri zaparradek mela-mela eginda utzi gintuzten, baina gu ez ginen kikildu.
Gora Gernika!!!!!!!!!!!!!!!

No hay comentarios: