Autzagane- Astei- Unda- Ibarruri- Burdaria- Ajuria- Ordorika- Ariatza egin genuen urtarrilaren 30ean. 51 lagun batu ginen elkarrekin naturaz gozatzeko, euskeraz egiteko, bide barriak ezagutzeko, hamaiketakoa elkarrekin jateko, jokoak egiteko, ...
Talde argazkia Autzaganeko tontorrean egin, eta "Txiki"ren gidaritzapean martxan jarri ginen.Baserri dotoreak topatu genituen, ...
Arin nekatu zen hau; zer gertatu zitzaizun Nerea?
Undan geldiunea egin genuen triptikoak banatzeko, eta Iratxek azalpenak emateko.
Burdaria auzoko baserri dotorea, ...
Ajuria auzora heldu ginen, ...
Ondo etorria emateko apartekoa bizilaguna.
Pilik hankaz gora jarri zituen ingurukoak.....
Sagar-lapurretan be egin genuen, ...
Ordorika auzoan, berba egiteko gogoaz batzuk, ...
Ordorikan, lixiba egiteko leku berezia...
Ariatza auzoa aurrean. Amaitu da ibilbidea. 15 km izango zirela uste bagenuen ere, 18 izan ziren; baina egia esan behar badugu, erraz egin genituen.
"Txiki", hurrengoan ez dizugu sinestuko, gezurtero halakoa!
No hay comentarios:
Publicar un comentario