Pages

2008/02/17

Gernika-Ajangiz-Arratzu-Gernika

Urtarrilaren hirugarren larunbatean irteera antolatu genuen, gidari eraman genituen hiru mendizale arituak Xabier Onaindia, "Txiki" Elgezabal eta "Orko". Gernikan irten goizeko bederatzietan eta ordu bat eta erdiak aldera itzuli ginen. Ibilaldia: Gernika, Ajangiz (Burgoa menditik), Arratzura eta Belendizetik Gernikara. Eguraldi ederra egin zuen. 25 lagun hor ibili ginen parajeak ikusten eta kontu kontari, urrun ez dela joan behar inguru zoragarriak ikusteko-eta.
Hemen dituzue egun horretan ateratako argazki batzuk:
Arratzuko herria.


Artzubi zubia duzue horko hori. Beheko hori galduta ote dago bada?


Argazkilari hori ubideari argazkia ateratzen harrapatu dugu. Lehen burdinola martxan zegoenean hortik jaisten zen ura.

Golako errekaren gainean Artzubi zubia. Polita ezta?

Gaur egun huntzorriz beteta badago ere, sasoi baten lan asko egindako burdinola dugu Arratzuko hori.

Burdinolaren aurrean panel informatiboak daude.

Denetariko astia izan genuen, hitz egiteko, inguruak aztertzeko,...


Lehengo argazkilari hori orain ere hor ari da argazkiak atera eta atera.

Nortzuk dira hauek? Ani, Txiki, Migel, Loli, Jose Luis, Estiñe, Pedro, Saioa, Ester, Amaia, Mila, Frank, Alberto, Jon Mikel, Xabier, Orkon, Ekhi, Pello, Goxo,Pili, Koldo, .... eta besteak nortzuk dira? nor da argazkia ateratzen dagoena?

Burgoa menditik parajeak ikusten ari dira hauek.

Zer Koldo, zer ikusi duzu bada?

Gakorratz ikastaroa

Azaroan eta abenduan gakorratza nola erabili ikasteko ikastarotxoa antolatu genuen. Hamazortzi lagunek eman zuten izena, Lurdes Sarduy izan zen gure irakaslea. Batzuk inoiz halakoetan ibilitakoak izan ziren beste batzuek, ordea, gantxiloa nola hartu behar zen ere ez zekiten. Denok ikasi genuen zeozertxo egiten eta Olentzerok egin beharreko opariak prestatu genituen.
Hona hemen egindako batzuk:

Lorak jaketan edo berokietan ipintzeko, zapatilak,...



Hara zelan geratzen den lora edozein niki edo arropatan; modeloari behintzat, ederto geratzen zaio!

Ondo dotoreak!

Txapelak, txanoak, txalak eta zer ez! Zein baino zein dotoreagoak, ezta?


Hauek denak jartzeko negua heltzea besterik ez dugu behar.



"Ezetz jakin" lehiaketa

Gernika-Lumoko BERBALAGUNek iazko urtarrilean martxan jarri zuen lehiaketa hau; beraz, urtea bete du eta abiadura polita darama. Hileroko erantzunen batez besteko kopurua 90ekoa da.
Hona hemen urritik urtarrilera arteko irabazleen argazkiak:


Urriko irabazlea Roke Enzunza izan zen. Zimela jatetxeak lagun birentzako afaria eman zuen



Azaroko irabazlea Ainara Cid izan zen. Saria bi lagunentzako afaria Boliña Barriak eman zuen.


Abenduko irabazlea Maite Arego izan zen. Saria bi lagunentzako afaria Boliña Zaharrak eman zuen.

Urtarrileko irabazlea Bego Omagogeaskoa izan zen. Bi lagunentzako afaria Anaiak tabernak eman zuen.



2007/12/21

formularioa




izena
1. abizena
2. abizena
e-posta
telefonoa
herria
zure mezua hemen
Image Verification
captcha
Idatzi irudian azaltzen dena:
[ Beste irudi bat ] [ Zer da hau? ]




Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan xedatzen dena betetzearren, jakinarazten dizugu zure datu pertsonalak PRAKTIKA JARDUERAK fitxategian sartuta daudela eta horren helburua dela praktika zerbitzuan izena ematen duten pertsonen kudeaketa. Datu horiek administrazio publikoei laga ahal izango zaizkie, goian zehaztutako helburuak betetzeko xedez. Fitxategia Datuak Babesteko Agentzian aitortu dugu eta datuen segurtasuna bermatzeko neurriak ezarri ditugu.

Fitxategi horien erantzulea EUSKARAZ KOOP. ELKARTEA (AEK) bera da eta, horri dagokionez, hala nahi izanez gero, aipatutako Legean aurreikusitako sarbide, zuzenketa, ezeztapen eta aurkaritza eskubideak balia ditzakezu; horretarako Txakur Kalea 1, 4.a 48.500 Bilbo helbidera edo lopd@aek.org posta elektronikora eskaera bat bidali behar duzu, NA edo nortasuna egiaztatzeko beste agiri batekin batera.

2007/11/22

taldeen ordutegia 2007-08 ikasturtean

BERBALAGUN TALDEEN ORDUTEGIA 2007-08 IKASTURTEAN

Astelehenetan
10:00etatik 11:00etara
19:00etatik 20:00etara

Astearteetan
15:00etatik 16:00etara
19:00etatik 20:00etara

Asteazkenetan
18:00etatik 19:00etara
20:00etatik 21:00etara

Ostegunetan
11:30etatik 12:30etara

Ostiraletan
11:30etatik 12:30etara

Larunbatetan
11:00etatik 12:00etara
12:00etatik 13:00etara


Oharra:
a) Momentuz, talde hauek antolatuta ditugu; taldeak gehitzen joan ahala hemen jarriko dugu ordutegia ikusgai.
b) Izena eman edo informazio gehiago nahi izanez gero deitu telefono zenbaki hauetako batera: 946257710 edo 946270211 edo 946253596 edo bestela, AEK euskaltegian edo Udal Euskaltegian.