Pages
2011/01/13
Euskal dantzak, ikastaroa
Dantza ikastaroa antolatu dugu, urtarrilaren 18tik aurrera. Eman izena lehenbailehen kopuru mugatua izango da-eta.
2010/12/14
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa Finala
2010/12/12
Taper sex-a euskaraz
Asteazkenero bazkaltzen joaten garenok eta besteren batek, abenduaren batean, bazkari alternatiboa egin genuen. Pintxo batzuk jan eta "taper sex-a" eginez hiztegi espezifikoa lantzeko aprobetxatu genuen bazkari ordua.
Ainhoa Barrotabeñak modu elegante baten azaldu zigun jostailu bakoitza nola eta zertarako erabil daitekeen, prezioak, on-gaitzak, erabilienak, berrienak, ... Den-denok konbentzitu gintuen eta erosketa itzela egin genuen.
Dena ez da negarra eta abarra izango, ezta? Animatu zeuok ere!
2010/12/08
Irteera Gernika-Lumo-Arteaga
Ikasturtearen lehenengo irteera egin genuen azaroaren 27an eta euriak ere geurekin egon nahi izan zuenez, onartu beharra baino ez genuen izan.
Goizeko bederatzietan, batu ginen 25 lagunok Oka errekaren ertzetik Arteagarantz abiatu ginen "Txiki" geure gidariaren esanetara. Arteagan Urdaibai Bird Centerren gaineko azalpenak jasotzea eta Antoliñape Elkartean hamaiketakoa jatea genuen helburu.
Egitaraua bete ondoren eta pentsatuta genuen baino goizago amaitu genuenez oinez itzuli ginen Gernika-Lumora.
Oraingoan, Jon Mikel ibili zen argazkilari lanetan eta hemen agertzen diren argazki gehienak berak ateratakoak dira.
Ia talde osoaren argazkia hemen.
Gure helburuetako bat aurrean dugu, Bird Center.
Arteagako kanposantu aurretik pasatu ginen.
Euriak atsedena hartu zuen eta euritakoak itxi ahal izan genituen.
Edorta Unamunoren azalpenak entzuten.
Urdaibai Bird Centerren kanpo aldean konponketak egiten ari direla eta ezin izan ginen barrura sartu, sarrera debekatuta zegoen.
Kanpoaldean egiteko duten proiektuaren berri eman zigun Edortak.
Gauden lekuan behatokia jarriko omen dute.
Nor da erreporteru hori?
Saguzarrentzat habia.
Batzuk sukaldean hamaiketakoa prestatzen eta gu ilustratzen.
Ia dena ulertu eta gero, ...
... mahaira. Kanpoko hotzari aurre egiteko hasteko salda bero-beroa, eta gero? Han egon ginenok baino ez dakigu, baina gauza gozo-gozoak izan ziren.
Antoliñape Elkartearen aurrean "familia argazkia" atera genuen. Bateren batzuk alde eginda zeuden, ezta Xabier?2010/12/05
"Ezetz Jakin" lehiaketaren irabazlea
Marian Agirre Azula izan da azaroko "Ezetz Jakin" lehiaketaren irabazlea; Boliña Zaharrean bi lagunentzako afaria irabazi du Gernika-Lumon bizi den busturiarrak.
Oraingoan, laurogeita hamalau erantzun jaso ditugu buzoian, baina badakigu entregatu ez arren jende gehiago ere ibili dena eta saiatu dena galderak erantzuten.
Oraingoan, laurogeita hamalau erantzun jaso ditugu buzoian, baina badakigu entregatu ez arren jende gehiago ere ibili dena eta saiatu dena galderak erantzuten.
Oharra: Urtarrilean izango da hurrengo lehiaketa.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)


