Pages

2011/02/06

Urtarrileko mendi irteera

2011ko lehenengo irteera. "Txiki" gidari genuela eta "Gozo"txakurra bidelagun, 35 lagun elkartu ginen Foru plazan, talde argazkia atera eta abian jartzeko prest. Algortatik, Bermeotik, Gordexolatik,Trapagaranetik, ... etorritako berbalagun batzuk ere izan genituen taldekide.
Hona hemen Jon Mikelek ateratako argazkiak: izan zinetenon gozamenerako eta huts egin zenutenon malenkoniarako.
Goizeko 9:00etan, Foru plazan, taldearen argazkia atera eta martxan jarri ginen.
Errigoitin ahuntza eta antzumea izan genituen ongi etorria ematen.
Mikel, Borikeko "natibo" modernoa: akulua eta mobila Hara, mimena! Zertarako erabiltzen den badakizue?
Errigoitiko Urian banatu genuen triptikoa: ibilaldiaren zehaztasunak, atsotitza, abestia, Gorpu Santuaren historia, ...
Gorpu Santuaren kontuak badakizkizue? zein herritan dago?
Bai ba, Errigoitin (Eleizalden). Berba egiteko arazoak dituztenak eramaten dituzte hara mirakulu eske. Hurrengoan azalduko dugu zehatzago historia hori.
Zuok ere euskaraz hobeto egiteko mirariren baten bila etorri zarete? inoiz ez da berandu.
Meakaurren gaude, kaminoaren erdi-erdian. Auzo dotorea Meakaur.
Hiru lore hauek nongoak dira, Meakaurrekoak?
Barausia egiteko ordua? ezer ekarri duzue ala?
Zer Koldo, Enkarterrietan baino neska dotoreagoak Busturialdean, ezta?
Heldu gara denok Meakaurrera, Orkonek denak batu ditu-eta. "Torre"ren falta igarri dugu gaur, baina gaurkoa barkatuko diogu, ea arin errekuperatzen den.
Arindu motxilak!
Goiko horietatik hiru oinez itzuli ziren, ezetz igarri nortzuk?
"Humilladeroa" zer den badakizue? Horren gainean ezer badakizue idatzi iruzkinen bat ( komentarioren bat).
Erromesak "humilladero"tik kanporantza.
Izen polita auzoak, ezta?
Hara, Oñarten nolako labadero dotorea dagoen. Zer, Jose Luis, lixibaren garaiak gogoratzen?
Meakaurretik Oinartera. Zenbat laranja arbola! auzo guztia laranjaz josita dago.
Paraje zoragarriak!
Argazki hau bere lekuan kokatu ezinik ibili naiz, ez dakit oraindik bere lekua zein den. Boriketik behera? Oñartetik behera? ala Andra Maritik behera? Nork daki?
Andra Mari auzoko Poli tabernan denok tripatxoa bete gurean. Pintxo hori zeuretzat, ezta Loli?
Kafe gozoa! eta jan, zer jan duzue ba?
Hemen Maite gure taldeko "perrexila", zu beti saltsan!.
Xabier Leteri omenalditxoa egin genion, Kontrapasa abestu genuen.
Letra denok eskuan: Garaziko herria .....
...benedika dadila, euskarari eman dio, behar duen tornuia.
Euskara jalgi hadi plazara.
Hemen Bermeo eta Algortako lagunak ere abestiaren letra eskuan X. Leteri omenalditxoa egin guran.
Jon Mikel tonoa ematen; entzuten da ba?
Euskara, jalgi hadi plazara. Jalgi hadi kanpora. Euskara, habil mundu guztira ...
Hara Morgak zakarrontziak zeinen txukun jarrita dauzkan.
Dirua falta duzula? lasai, Morgan badaukazu kutxazaina ere.
Dirua bagenu, hor ere inbertituko genuke. Dotorea!
Nork gogoratzen du hori zer den?
Bide zoragarria Andra Maritik Meakaurreko gurutzera!
Kontuz laban egin barik!
Errekatxoa kantari, gulu-gulu-gulu, ... Erramadearen gainetik denok saltari.
Parajeak gero eta dotoreagoak.
Geldi, argazkia egin behar dugu-eta.
Lehen gora eta gora eta orain behera eta behera.
Heldu gara; orain Mungiako autobusaren zain egotea tokatzen da.
Gure kontuek ez daukate akaburik, ...
Orain autobusez Gernikaraino.
Denok sartuko ote gara? Bizkaibuseko txoferra oraindik seneratu gabe omen dago.
Rosa eta Miguel, "koleu" egin zarete, ...
Oharra: Autobusaren zain egon ginen tartean, otsaileko irteera zein izan daitekeen lotzen ibili ginen eta, ziurrenik, Laidarantz egingo dugu, azkeneko zapatuan. Adi egon!

2011/02/04

Urtarrileko "Ezetz jakin"ekin Asturiasera

Urtarrileko "Ezetz Jakin" lehiaketa Alberto Zaldibarrek irabazi du, saria bi lagunentzako asteburu bat Hotel & Spa Maria Manuelan (Cangas de Onis).
Bostgarren urtea bete du urtarrilean "Ezetz Jakin"ek eta ospatzeko aparteko saria izan da oraingoan; lehiaketak marka guztiak hautsi ditu, 140 lagunek sartu dituzte erantzunak buzoian.
AUKA BIDAIA izan dugu bidelagun. Saria emateko unean, ezkerretik hasita Aita Villasante Udal Euskaltegiko Esteban Sanpedro, Kultura zinegotzia Ekain Ormaetxea, Busturialdeko AEK-ko Igone Olabarria, Busturialdean Euskaraz Bizi taldeko Kepa Karakuel, irabazlea Alberto Zaldibar, Rebeka Jaio AUKA Bidaiakeko nagusia eta Pili Ibarra BERBALAGUNeko teknikaria.

2011/01/24

29an mendi irteera

Agindu genuen bezala, urtarrilean ere irteera egingo dugu. Larunbatean, urtarrilak 29, goizeko 9:00etan kultur etxearen aurretik irtengo gara eta oraingoan Morga dugu helmuga. Euri zein aterri gu bagoaz, bazatoz?
Hona hemen irteera iragartzeko atera dugun kartela:

2011/01/19

"Ezetz jakin" lehiaketak bost urte ! ! !

Arin doaz urteak gero! Orain dela bost urte jarri genuen martxan lehiaketa hau eta opor sasoia kenduta, bestelako hileetan kalean izan dugu denen ahoetan. Honi galdetu, besteari erantzun, hurrengoari galdera egin, telefonoz itaundu eta ihardetsi, lekuetara galderak egitera joan, Berbalagun taldeetan informazioa trukatu, .... Gernika-Lumoko kontuak, euskararen inguruko informazioa, txaskarriloak, bitxikeriak, .... zer ez dugu ikasi baina!
Bosgarren urtea ospatzeko irabazlearentzako sari berezia dugu oraingoan: Asteburu bat "Hotel & SPA Maria Manuelan" Cangas de Onisen. Sari hau AUKA BIDAIAKen oparia da.

  1. "Zazpi etxe Frantzian" liburuaren idazlea?
  2. Nor da Bizkaiko bertsolari txapelduna?
  3. Nongoa da Bizkaiko " " ?
  4. Nor da Bizkaiko bertsolari txapeldunordea?
  5. Zein izen dute Pirritxen eta Porrotxen umeek?
  6. Bernardo Atxaga idazlearen benetako izena?
  7. Zein herritakoa da Bernardo Atxaga?
  8. Zein da euskaraz zuzena: txakolia ala txakolina?
  9. Aurten norentzat izan da Marijesiek batutako dirua?
  10. Zein museotan dago ikusgai "Ballets Olaeta: Amets baten koreografia?
  11. Orain arte INEM izan diren bulegoek zein izen hartu dute?
  12. Tren geltokiaren aurreko plazaren izena?
  13. Zein kaletan dago AUKA BIDAIAK?
  14. Noiz esaten dugu, txakurra gitarra jotzen dabilela?
  15. Zergatik dago Europako Parkea itxita?
  16. "Gernika-Lumoko suhiltzaileen parkeak" zenbat urte bete ditu?
  17. Zer gertatzen zaio txoriari sugeak begiratzen dionean?
  18. Irakasleak begitan hartu nau. Zer esan nahi du esaldi horrek?
  19. Jertsea iruntzitara jantzi badut, nola jantzi dut?
  20. Zer ez da egiten? a) garia eho b) haragia iragazi c) arrautza irabiatu
  21. Zein hiletan amaituko da oilagorrak ehizatzeko sasoia?
  22. Kontinente Beltzera bidaia egin baduzu, nora joan zara?

2011/01/16

"Kerman, Mintzalagun bila" urtarrilaren 18an

Urtarrilaren 18an, "Kerman, Mintzalagun bila" programan, Itsaso Mendieta gure BERBALAGUNkidea agertuko da. Kremak saltzen dabilenaren paperean sartu dute, eta Kermani odoluzkien aurkako ukendua emango dio.

Ikusi nahi baduzue ordutegi hauetan izango duzue ikusgai:
ETB 1en: 12:15; 14:15; 19:00; 21:15
ETB 2n: 10:15; 13:30; 01:45

Ikusi eta gero egin gure blog honetan zure balorazioa, komentarioa, iradokizuna, ... Eskerrik asko.