Pages

2016/11/14

Urriko mendi-irteerako argazki batzuk

Hogeita hamasei lagunek BAI esan genion BERBALAGUNek antolatutako mendi-irteerari. "4 bancos"etik gora eta gora egin genuen...
 Urberuagatik aurrera; Foruko harrobia parez pare.
 Dena ez zen izan igotea, jaistea ere tokatu zen.
 Paraje dotoreak!!!!!
 Matsamatsarre ondotik Mallukuko bailara ederrerantza...

 Atxondo alderantz...
 Udagoienak bere lorratzak ikusgai...
Artadia... Urdaibaiko basapiztiak lasai bizi dira Malluku eta Atxondo artean.
"mendian gora haritza"...
 Ikasturteko lehenengo mendi-irteera bazen ere, batzuek bista utzi zuten  mendira sarri-sarri joaten direla.
Atxondotik Urberuaga zeharkatu, eta errege-bidetik Gernika-Lumora.


OHARRA: Azaroko mendi-irteera azkeneko larunbatean egingo dugu; goizeko 9:00etan tren geltokian elkartuko gara.

2016/11/09

Azaroko "Ezetz Jakin" lehiaketa


Hemen duzue azaroko "Ezetz Jakin" lehiaketa; jaso orria kultur etxean, kiroldegian, tabernetan, euskaltegietan, liburutegian, Astran, Euskal Herria museoan, eskoletan, institutuetan, .... Bete eta azaroaren 25erako sartu orria kultur etxean dugun buzoian.

Lagun birentzako afaria irabaz dezakezue, BENGOETXE jatetxean.

2016/10/28

Biharko mendi-irteerarako triptikoa


Bihar, mendi-irteeran banatuko dugun triptikoa duzue hau. Dena delakoagatik, ezin bazarete etorri, jaso hemen hurrengo baten zeuon lagunekin egiteko ibilbide eder hau.

2016/10/25

2016-2017 ikasturteko lehenengo mendi-irteera

Ondo etorri ikasturte berrira.

Urriaren 29an egingo dugu lehenengo irteera: Gernika-Urberuaga-Atxondo-Matsamatsarre-Urtxuriña-Gordiz-Urberuaga-Gernika. 
Goizeko 9:00etan, Udaletxearen aurrean elkartuko gara elkarrekin 15 km egiteko.

ERDU gurekin!