Pages

2016/11/14

Urriko mendi-irteerako argazki batzuk

Hogeita hamasei lagunek BAI esan genion BERBALAGUNek antolatutako mendi-irteerari. "4 bancos"etik gora eta gora egin genuen...
 Urberuagatik aurrera; Foruko harrobia parez pare.
 Dena ez zen izan igotea, jaistea ere tokatu zen.
 Paraje dotoreak!!!!!
 Matsamatsarre ondotik Mallukuko bailara ederrerantza...

 Atxondo alderantz...
 Udagoienak bere lorratzak ikusgai...
Artadia... Urdaibaiko basapiztiak lasai bizi dira Malluku eta Atxondo artean.
"mendian gora haritza"...
 Ikasturteko lehenengo mendi-irteera bazen ere, batzuek bista utzi zuten  mendira sarri-sarri joaten direla.
Atxondotik Urberuaga zeharkatu, eta errege-bidetik Gernika-Lumora.


OHARRA: Azaroko mendi-irteera azkeneko larunbatean egingo dugu; goizeko 9:00etan tren geltokian elkartuko gara.

No hay comentarios: