Pages

2016/11/24

Zapatuko mendi-irteeran banatuko dugun triptikoa


Gogoratu zapatuan 9:00etan tren geltokian elkartuko garela trenez Zugastietaraino joateko. Ez ahaztu BARIK txartela.
ERDU geugaz!

2016/11/23

Mendi-irteera 26an

Zapatuan egingo dugu azaroko irteera. Oraingoan, tren geltokian elkartuko gara, goizeko 9:00etan. Zugastietan hasiko dugu 12 kmko ibilaldia eta Autzaganen amaitu, handik Bizkaibusak ekarriko gaitu Gernikara.

2016/11/14

Urriko mendi-irteerako argazki batzuk

Hogeita hamasei lagunek BAI esan genion BERBALAGUNek antolatutako mendi-irteerari. "4 bancos"etik gora eta gora egin genuen...
 Urberuagatik aurrera; Foruko harrobia parez pare.
 Dena ez zen izan igotea, jaistea ere tokatu zen.
 Paraje dotoreak!!!!!
 Matsamatsarre ondotik Mallukuko bailara ederrerantza...

 Atxondo alderantz...
 Udagoienak bere lorratzak ikusgai...
Artadia... Urdaibaiko basapiztiak lasai bizi dira Malluku eta Atxondo artean.
"mendian gora haritza"...
 Ikasturteko lehenengo mendi-irteera bazen ere, batzuek bista utzi zuten  mendira sarri-sarri joaten direla.
Atxondotik Urberuaga zeharkatu, eta errege-bidetik Gernika-Lumora.


OHARRA: Azaroko mendi-irteera azkeneko larunbatean egingo dugu; goizeko 9:00etan tren geltokian elkartuko gara.

2016/11/09

Azaroko "Ezetz Jakin" lehiaketa


Hemen duzue azaroko "Ezetz Jakin" lehiaketa; jaso orria kultur etxean, kiroldegian, tabernetan, euskaltegietan, liburutegian, Astran, Euskal Herria museoan, eskoletan, institutuetan, .... Bete eta azaroaren 25erako sartu orria kultur etxean dugun buzoian.

Lagun birentzako afaria irabaz dezakezue, BENGOETXE jatetxean.