Pages

2007/06/28

ARDOAREN ETA ARRAINAREN IBILBIDEA

Ekainaren 23an, zapatua, ARDOAREN ETA ARRAINAREN IBILBIDEA Mendatatik Gernikara egin genuen. Gidari lanetan Iratxe Uriguen izan genuen eta, hara zer kontatu zigun:

Arraina, Erdi Aroko dietan funtsezko produktua zena, gazitua, ketua... kontsumitzen zen. Sardinak, bisiguak eta sardinzarrak ohikoak ziren iberiar penintsulako barneko merkatuetan. Bermeo, 1236an sortua, Kantauriko porturik garrantzitsuenetakoa zen, eta nahiz eta Lekeitio eta Ondarroa ia mende bat beranduago sortu, berehala ezarri ziren merkataritza-ibilbideak penintsularekin lotzeko Urkiolako gainaren bidez, Durango eta Gasteiz artean.

Arrainaren esportazioa gehienbat neguan egiten zen, mandazainak Bermeo, Ondarroa eta Lekeitioko kofradiara hurbiltzen zirenean arrain freskoa erosteko. Arrain hori upeletan sartzen zuten elurrarekin. Arraina bidaiak egiten zuten garai hartako tenperatura baxuei esker mantentzen zen.

Hiru portu hauetatik abiatzen ziren mandazainak beren mando edo gurdiekin arrain freskoa edo gazitua garraiatuz. Itzulerako bidaian, Errioxa, Nafarroa edo Gaztelatik garia, gatza, ozpina edo ardoa ekartzen zuten. Arrain eta labore trafiko honen babesean luxuzko produktu bat merkaturatzen hasi zen: ardoa hain zuzen ere. Batez ere Araba Errioxatik ekartzen zuten eta oso preziatua zen, baita txakolina baino garestiagoa ere. Txakolina Bizkaian egiten zen ardo gaztea zen.

Mandazainek Bizkaiko orografia zaila zeharkatzen zuten Otxandioraino, baina bideak oso erabiliak ziren. Izan ere, egunero heltzen zen Gasteizko merkatura Bizkaitik etorritako arrain freskoa.

"Ardoaren eta arrainaren" ibilbidea Urkiolako portutik oso erabilia izan zen XV. mendetik XVIII. mende hasierara arte, Errege bidean hobekuntzak hasi zirenean, Urduñako portutik Gaztelara joateko. Ibilbide hori zegoen bezala mantendu da XX. mende hasierara arte, mandazainek eta arrain saltzaileek hortik joateari utzi ziotenean.

Gaur egun, ibilbide turistiko eta kulturala bihurtu dena, baita GR handia ere (GR38), Ardoaren eta Arrainaren ibilbideak bere antzinako distira berreskuratu nahi du, ea ibilbidea XXI. mendeko ibiltari berriez betetzen den.

Hona hemen geuk ateratako argazki batzuk:


Hau Mendatako turismo bulegoaren aurrean atera genuen.

Hasierako azalpenak ematen dugu hor Iratxe Uriguen.


Mendatan dagoen ibilbidearen Kartela duzue horko hori.


Jendea eskuak gurutzatuta azalpenak entzuten; errezatzen ote daude bada?


Hasierako ume txikia galdu dute hauek. Bego, non dago Aitor?

No hay comentarios: