Pages

2007/06/14

MITOLOGIA

Mitologiaren gaineko hitzaldi-solasa izan genuen ekainaren 12an, kultur etxean. Hizlaria Josu Larrañaga izan zen, 25 lagun inguru bildu ginen.
Batez ere, San Juan bezperaren inguruko sineskerak ala sineskeriak izan genituen hizpide.

Sua.- Garbitzeko, berritzeko... Eguzkiaren indarra ematen jarrai dezan eskatzeko ospakizuna.
Ura.- Garbitzeko elementua, hainbat kulturatan... Indian(Ganges), Mesopotamian... eta San Joanen kasuan Jordan ibaian bataiatu zuen San Joanek Jesus. Hori baion zaharragoa da Uraren indarra euskaldunon artean: goizeko ihintza edo garoa (ortozik ibiltzea, erreketan bainatzea, iturrietako ura... edertzen dute).
Landareria.- Elorria eta lizarrak tximistetatik babesten dute etxea. "San Joan bedarrak", San Joan goizean bedeinkatzen direnak eta hainbat gaixotasuni aurre egiteko erabili izan direnak...
"kurtzekijje" (sahatsa), Lumon solo bazterretan jartzen zen soloa sorgin eta parte txarrekoetatik babesteko.

*San Joan Kantak
San Juan bagilian denbora ederrian hainbeste usain goxo, San Juan, San Juan. Donie, Donie San Juan dator artoa eta garije bedeinkatzen. (Lumo, Mendilondo baserria)

San Juan dabil soloetan solo guztiek bedeinkatzen lapurrak erre, sorginak erre artoa eta garije kaixan gorde. (Lumo, Aranbarrene baserria)

San Juan bagilian denbora ederrian hainbeste usain goxo, Donie, Donie bezpera gabien Abadiek hasarratu zirien, Ez eben besterik egiten Eta bakarrik musturrek eusiten Gure soloan sugerik ez, zure soloan sugoiek. Gure soloan kalterik ez, zuen soloan kaltie. Gure soloan sagurik ez, zuen soloan saguek. (Lumo, Obar baserria







No hay comentarios: