Pages

2008/06/10

IRTEERA Gernika-Bizkaigane-Gernika

Hileroko irteera egin genuen maiatzaren 24an, zapatuan. Ibilbidea: Gernika - Lumo - Bizkaigane - Gernika. Eguraldi euritsua izan arren, 16 lagun animatu ginen eta euritako eta guzti han joan ginen "Txiki" gure gidari profezionalaren atzetik. Leku politak ikusi ahal izan genituen, hurrengoan ere berriro egiteko moduko ibilalditxoa da, hamabost kilometro baino ez dira-eta.

Hona hemen egun horretako argazki batzuk, ea gustatzen zaizkizuen:




Hor goaz, Lumon zehar taldetxoetan.


Zallobante auzoan, eleiza dotorea ezta? Bertan ez nintzen konturatu baina, halako eleizak mereziko luke ate ederragorik ba!

Hara, ibilaldiaren informazioa batzen duen triptikoa banatu genienean nolako poza hartu zuten.
Zallobante auzoa markatzen duen seinalea ondo ikusi genuen, ez da horrela Roberto?
Bizkaigane elkarterako seinalea; hor bai eros daitezkeela gazta eta esne ona. Behi-esneaz, zein ardi-esneaz egindako gazta dute salgai. Orain arte halakorik jan ez baduzu, erosi, dastatu eta baloratu.
Kanpoan euria izanda, babesa ederra aurkitu zuten Bizkaiganeko ermitan.
Zer jaten ari zarete, bada? "Goxo" txakurrak badauka zer janik ala Txaro?

1936ko gudan hildako gudarien omenez, Errigoitiko Udalak 1984an jarri zuen plaka hau ermitaren atzeko aldean.
Bazenekiten Francok gerran hemendik eman zituela aginduak? Hark ere bazekien paraje ederrak zeintzuk diren!
Hor ageri diren horiek tripakada ederra egin zuten mailukiak jaten, leku horretatik mugitu gabe. Gozo ezta?
Ene "Txiki" gure gidaria ganadua batu ezinik dabil. Zer, gaur Orkon falta dugu atzetik joateko, ezta?

Koba-zuloaren aurkikuntzaren unea. Ausartenak baino ez ziren sartu.

Koban inspekzioa pasatu ondoren zein pozik datorren gure laguntxoa! Hemendik eleizaraino joan daitekeela diote.
Eta honek, zer ikusi ote du hor barruan, bada?
Hurrengoan aztertuko dugu koba hori behar den bezala.
Bagoaz txiri-txiri Lumorantza. Alberto, zer galdu duzu ba?
Amazoniasen ere halako parajerik ez!
Norako bidaia prestatzen hasi zaretela? Merezi du? Ezetz aurkitu inguru ederragorik!
Ene, ene, ene!!! horiek keriza lapurretan ari dira. Neuk esango diot Alfoni non ibili zareten!
Txoriek baino ez dituztela jaten keriza mingots horiek? bai zera!
Maite, zer esaten ari zara orain ere? Utzi Barrenari berbetan, orain bere txanda da.
Hona hemen printzesatxo bi, Irene eta Pili. Zer aurkitu dute? Niagarako ur-jauziaren antzekoa, ez duzue ikusten han atzean?

Ur-jauziak Maite ere harrituta utzi du.
Santa Ana ermita egoera penagarrian, ezta?
Nork daki zein lora klase den hau? Erakargarria da gero!

Forun gaude. Amaitu dira aldatsak eta aldats beherak!
Gernika Santa Ana ingurutik aterata.
Han barrenean, Gernikako kirol instalazioak: Bost Frontoiak, futbol zelaia, rugbi zelaia,... Lorategieta auzoa, ...

Badoa gure errebañua helmugarantza.
Eta, agindu genuen bezala, ordu bat eta erdietarako Marimetan izan ginen.
Hau izan zen gure helmuga. Hemendik batzuk euren zereginetara eta beste batzuk, ordea, Artekalera, poteoan.

No hay comentarios: