Pages

2008/06/19

III. MINTZA EGUNA Getxon

III. Mintza Eguna Getxon



Arrasate, Arratia, Arrigorriaga, Barakaldo, Bergara, Derio, Deustua, Eibar, Elgoibar, Ermua, Galdakao, Gasteiz, Gernika, Getxo, Indautxu, Mahatserria, Orduña,... Euskal Herriko txoko guztietako mintzalagunak hurbildu ziren larunbatean Getxora, Mintza Egunaren hirugarren edizioa ospatzera. Gu Gernikatik 15 lagun joan ginen.

EGIZUko lagunek Euskal Herri osotik joandako 300 laguni ongi etorria emateko, Portu Zaharrean prestatutako hamaiketakoaren ostean (tortillak, sanwich-ak, muskuiluak,... sagardoa, txakolina, ura, ardoa,...) txalapartariak, Algortako Bertso Eskolako Inazio, Imanol eta Peio bertsolari gazteek bertaratutakoei hitzezko ongi etorria egin ondoren herria eta historia ezagutzeko bisita gidatuari ekin genion.

Xabier Payak gaixorik-edo zebilela abisua pasatu zuenez, Josu Larrañagak hartu zuen berak bete behar zuen lekua eta lehenengo geldiunea hamaiketakoa egindako lekutik oso hurbil izan zen, Etxetxu delakoaren parean. Azaldu zigunez, Portu zaharraren gaine-gainean dagoen etxetxoa garai bateko udaletxea izandakoa da. Hamaika kontu ekarri zituen gogora, gainera antzinako kofradiaren berri, arrantzaleak eta kofradia, portu zaharreko jaiek duten ospea, kalimotxo hitza bertan sortu zeneko istorioa (Kalimero laguna motza, itsusia, zela eta hitz jokoa egin omen zuten horrekin). Gaur egun Coca-Colak dauka erregistratuta kalimotxo hitza. "Un poco de chocolate" filmaren gorabeherak ere kontatu zizkigun.

Ondoren, Usategi parkera hurbildu ginen, Serantes mendi parera. Berez, gotorleku izateko eraiki zela, bertatik defendatzen zela Bilboko itsasadarraren sarrera, eta koloreetako banderak erabiltzen zirela bertan pasatzen zenaren berri Deusturaino helarazteko.... Getxoko auzoen berri ere eman zigun, Areetakoei "los muñecos" deitzen dietela, Algortakoen ezizena "guaito" dela, auzorik euskaldunena Andra Mari dela, ...

Gero, Getxo Antzokiko plazan bildu ginen eta bertan kalejira berezia egin genuen trikitixaren soinua eta batukadaren erritmua nahastu baitzituzten.

Ordu bietan metroa hartu, eta Erromon Udalak Santa Eugenia plazan jarritako karpa erraldoian batu ginen bazkaltzeko: paella, entsalada, oilaskoa patata frijituekin eta postrea zerbitzatu ziguten.

Bazkal ostean, orain arteko ohiturari jarraituz, mintzapraktika egitasmoetan ibilitako hainbat laguni omenaldi xumea egindakoan Patxi Perezez eta bere taldeak dantzan jarri zituzten bertaratutako ia gehienak.


HONA HEMEN ATERATAKO HAINBAT ARGAZKI:

Harrera egin ziguten lekua, Portu Zaharra.

Hamaiketako ederra ezta neska-mutilak? Horko tortillak prestatzeko bateren batzuk goizeko 6etan jaikiko ziren.

Lagun berriak ere egin genituen, arabarrak eta antolatzailetariko bat (Ereñokoa).
Jaten eta edaten, jendea gustura.
Zerua ere, geuretzat margotu zuten EGIZUko lagunek.

Zer neskak, gero dieta egiten duzuela esaten duzue!
Amaia, zenbatgarren tortilla da eskuko hori?

Portu Zaharreko eszenario naturala; horra hor txalapartariak eta bertsolariak.

Portu Zaharretik Etxetxurantza.
Dotore gero!
Atzeko hori, han ibili zen argazkiak atera eta atera. Zer Jose, ondo irten gara argazkietan?
Horra hor Josu Larrañaga azalpenak ematen.

Usategi parkean, Josuren azalpenak entzuten.

Jendeak jakin nahia zeukan, adi-adi ageri dira hor banderen kontua-eta entzuten.
Zer esan duzu Josu, "guaito" arrain bat dela? Han atzean dagoen Jonek ez du hori ulertu.
Niki horidunak antolatzaile ibili ziren, zorionak antolatzaileei.
Zer Zelina, Busturialdeko parajeak baino ederragoak dira horiek ala?
Busturialdekoak ez ezik Santutxuko jendea ere ageri da argazki horretan. Zer Joseba, zer moduz zuen Berbalagun taldean?Euskeraz egiteko aukerarik ez dute galtzen goiko horiek. Zer Ani, zu orain ere eguzkitan; berriro ere baltzituko zara.
Getxo Antzokiaren aurrean trikitixa entzuten.
Horietatik zeintzuk dira Busturialdekoak?
Eta hemen, ezagunik bai?
Batukada, txalaparta, espontaneoak,....
18 euro ordaindu eta zenbat gauza eman ziguten! hamaiketakoa, bazkaria, boligrafoa, telefono zorroa, gozoki bat, metrorako txartela, erromeria,...
Alberto ere beltzitu egin zaigu! Ani, laster konpetentzia egingo dizu horrek.
Paparrean 2 zenbakia dugunok metroan bigarren txandan sartu ginen. Dena ondo antolatuta eduki zuten EGIZUko lagunek.
Ene Pedro ere, azterketa egin eta gero, bazkarirako prest daukagu!
Jon eskalatzera joan beharrean gurekin etorri da.Gastronomia Baskakoek paella ederra prestatu digute, zein da bigarren platera?

Maribi, ez dago goserik ala?
Maitek zer egin behar du jan ala lo?
Bazkal ostean omenaldi xumea egin zieten hainbat laguni.
Erromeriako argazkiak ea nork atera zituen, argazkilari honek ez zuen astirik izan dantza nahikoa egin baitzuen.

2 comentarios:

Aniceto Ajuriagogeaskoa dijo...

Jaialdi polita benetan, eta lan bikaina antolatzaileena eta gure animatzaile Pilirena. Eta erreportaia mundiala. Eskerrik asko. Ani.

Anónimo dijo...

Wally ere aurkitu dut taldeko argazkietan! jaja. Itzela izan zen eguna!


P.D: astia dugunean Erakutsiko dizkiot amari argazkiak.

Ariane