Pages

2010/04/14

"Gure Basoak Historian Zehar"

"Gure Basoak Historian Zehar" taillerra egin genuen Euskal Herria Museoan. Oibar irakasleak hiru ataletan banatu zuen gaia:

1.- Sarrera ikusentzuneko baten bitartez
2.- Museoko gelak eta lorategia bisitatu genuen material bereziak osagarri harturik
3.- Europako Herrien Parkean eta museoko lorategian zuhaitzei buruzko pista jokoa

Ordu biko taillerra izan zen, eta jorratu genituen arloen artean honako hauek:

-Nolakoak diren zuhaitzak eta horietatik atera daitekeen etekina.
-Gizakiak Historian zehar nola erabili dituen basoak Euskal Herrian eta erabilera horrek eragin duen paisaia aldaketa.
-Nolakoak diren gizakiak erabili dituen zuhaitz motak eta horien ezaugarriak.
-Zer egin dezakegu guk deforestazioa ekiditeko?
Fitxak, azalpenak, egur zatiak, ... hainbat material erabili genuen.
Oibarren azalpenak entzuten jendea adi
Europako Herrien Parkean eta museoko lorategian pista jokoa egin behar izan genuen.
Hara Igoneren poza! pista aurkitu ondoren, instrukzioak jarraitu behar hurrengo pista aurkitzeko.
Hemen begiralearen onespena jaso zuten.
Talde honek ere aurkitu du pistaren bat.
Pista guztiak aurkitu dituzue ala?
Ederto, bostak aurkitu dituzue. Baina zein taldek irabazi du?
Eskatutakoa bete duzue, eta pista horien inguruan zegoen zarama ere batu behar izan duzue.
Orain batutako zaborra ontzi egokietan sailkatu behar duzue; plastikoa horretan da?
Amaitu da taillerra, orain inkesta bete eta oparituko dizueten txapela jasotzea baino ez duzue falta.

1 comentario:

Euskal Herria Museoko neskak dijo...

Oso dibertigarria eta interesgarria izan zen normalean umeekin egiten duguna pertsona helduekin egitea. Ia hurrengoan pertsona gehiago animatzen zareten!!