Pages

2010/05/13

Euskal Erromeria 2010-04-27

Ikasturte honetako lehenengo "Euskal erromeria" aurrera eraman ahal izan genuen Segundo Olaeta Musika Eskolari esker.
Astegun buruzuri baten hainbat lagun elkartu ginen Pasealekuan hankak dantzan ipintzeko gogoz. Dantzariekin batera musikariak eta makina bat argazkilari ere izan genituen, momentuz berrehun argazkitik gora jaso ditugu. Eskerrik asko Julene, Txebi, Manu, ...

Egun horretako oroigarria izan dezazuen, hona hemen hogeita hamabi argazki:

Ikasle eta irakasle, beren beregi, geuretzat musika tresnak jotzen.
Adituen atzean talde osoa dantzan.
Argi ikusten da nortzuk diren dantzan diplomatuak eta nortzuk lizentziatuak.
Ea Maite, erratu barik!
Hauek elkar ondo ulertzen dute.
Zuek dantzan arituak izango zarete, ezta?
Kontuz, hezurrak apurtu barik!
Inma, zer da zailagoa maratoiak irabaztea ala dantzan ondo egitea?
Beso horiek gehitxoago altxatu behar dira gero!
Ederto baten egiten duzue dantzan!
Errementatu barik gero!
Karmen, zu irakasle partikular eta guzti, ederto!
Hau edertasuna!
Gaztetxetik ere Julene fin ibili zen, geure kontura barre zantzoak egin eta ...
argazki ederrak atera.
Maiteder eta Ana irakasleak fin-fin aritu ziren.
Hori, hori, besoak gora!
Begira daudenak ea hurrengo erromerian dantzan ikusten ditugun.
Ana, ikasleei ederto irakatsi diezu gero!
Alunelu, hau bai dantza polita, baina albokoari berba eginez gero erritmoa galduta, ezta Leire?
Zuok zer, mirandan?
Zapatari dantza; polita ez da Maren?
Ederto, elegante, ondo!
Batzuk nekatuta, ezta Crescen?
Zer da, Txulalai?
Izerdi apur bat botatzeko kiroldegira zertan joan ez dago; erromeria, erromeria!
Ea Nerea, besoa gora!
Dantza horretan pausu guztiak ez dira hain errazak, ezta?
Hauek non egiten dituzte praktikak ba?
Zuriñe, kurtsoa errepetitu behar ote dugu ba?
Hau egiten denok dakigu, ezta?



Bikain, bikain, bikain!

Oharra: Gogoratu maiatzaren 25ean berriro egingo dugula erromeria, 20:00etan Pasialekuan. Erdu gurekin!!!!

1 comentario:

Unknown dijo...

Argazki hauek kurtso osoko emaitza da. Oso ondo pasa dugu eta irakasleekin oso ondo, eredu onak dira, alor guztietan. Giro euskalduna eta irria aurpegian, izan behar den bezala.
Orain jaietako plazetan titulua praktikan jartzea besterik ez zaigu falta, teoria praktika barik ez dalako ezer.
Datorren urtean gehiago!!