Pages

2010/06/07

Euskal Erromeria

Ikasturteko bigarren erromeria ere egin genuen Segundo Olaeta Musika Eskolakoei esker, eurek jarri zioten doinua, soinua, musika gure ekitaldiari.
Aurreko erromerian beste ez ginen batu, baina elkartu ginenok gozatu genuela frogatzeko argazkiak ikustea besterik ez dago.
Han bildu ziren argazkilariei esker dauzkagu argazki hauek:
Biribilketa alaia ...
... hau martxa hau ... trenaren abiaduraren bestekoa.
Hara hor musikariak: Maiteder, Ana, Xabier, ... nortzuk dira besteak?
Bigarren biribilketa izango da hau, ezta?
Marisa, zein dantza da hau, Marmut?
Hara profesionalen estiloa ! ! !
Leire, Rosa Elenak, Maitek eta Inmak ere estiloa daukate gero!
Ramonek eta Marianek ezin hobeto egiten dute dantzan, ezta?
Hau dotorezia! ! !
Amaiak eta Estik ere elegante egiten dute dantzan.
Hor neskak nagusi!
Zelina, zein dantza da hori, Nafarroako dantza?
Ene, ene, ene hor ez zabiltzate denok batera, errepikatu egin beharko da.
Beste biribilketa bat da hau ala lehengoa oraindik?
Orpo, punta, orpo, pararanpanpan, txaloak. Zein dantza da hori Zuriñe?
Elisabetek badaki, ez da erratzen.
Aupa Manu, maratoirako prestatzen, ezta?
Dantzan dotore, baina sagardoa ataratzen ere hobeto ezin.
Kontxiren estiloa paregabea da, egunero egiten duzu ala?
Musikariek ere atsedenalditxoa merezi dute.
Ea, ea Maite zure estiloa noladoa den.
Berba egiteko aukerarik ez dugu galtzen, hara, sagardo usaineko tertulia gaurkoa.
Atsedenaldi luzetxua, ezta? gero esan hotzitu egin zaretela.
Bigarren atsedenalditxoan musikariak eta argazkilariak tertulian.
Biribilketa ederto baten egiten dugu, baina "karakola" egin eta gero nola irten behar da Ainhoa?
Hori duk eta! Pasealekuan konponketak egiten badabiltza ere, gu dotore!
Orduak aurrera doaz, hasi garenenean argi-argi egon da, baina iluntasuna argazkian ere igartzen da, zer ordu da? astegun buruzuria ere bada eta etxerantza mugitu beharko dugu.

"Mis sagar..." eta Kontxi fin ibili ziren, hara boteila hutsak bere lekura eramaten.
Oharra: Datorren ikasturtera arte ez dugu erromeririk antolatuko, egin dantza nahikoa Euskal Herriko jaietan.

7 comentarios:

Anónimo dijo...

hau ikusita ez dago asko komentatzeko bertan ikusten da ze ondo pasatzen gara bai egun horretan eta baita ere ikasten dugun egunetan.
Animo etorri dantzan, kendu lotsaria

Anónimo dijo...

sagardo bai goxoa, eh neskak.........

Anónimo dijo...

Mila esker guzti hau posible izatea egin dozuenori:Berba laguneko teknikaria,Elai-Alaiko irakasleak,musikariak,argazkilariak. Zuei esker elkar ezagutu, ,mingaina eta gorputza dantzan ipiniz,eta gainera primeran pasatu.
Horrela segi!

Anónimo dijo...

Oso interesgarria izango litzateke datorren ikasturtean hilero erromeria bat izateagaudedh

Anónimo dijo...

Guk bai umorie!Udako jaietan plazarik-plaza dantzan ibiltteko prest gagoz!Ea ikasitako guztia gogoratzen dugun datorren kurtsoan! Ni errepikatzekotan nago.

Anónimo dijo...

Erromeri 2 honetan hain ondo pasata ez dago besterik baino;ESKERRAK ematea:
-Piliri (Berba-laguneko arduradun)
-Ziratz eta Leireri (Elai-Alaiko dantzari eta irakasleak)
-musikalariei (Oleta M.E.)
-argazkilariei
-dantzari ikasle guztioi
-eta nola ez ,ikusten eta animatzen egon den jenteari
Denon artean lortu dogu KRISTON GIROA.
GORA GURE ERROMERIAK.

Anónimo dijo...

Argazkietan ikusten den bezala eta konparaketa egin da, andra baino gizon gutxiago dago ,ea apurka-apurka gure herriko mutilak animatzen dira gure jai-dantzetara hurbiltzen